XXIV. Elkartasun Krosa bertan behera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/12/23 | Kirolak
  • Osasun egoera aztertu ondoren, antolatzaileek Elkartasun Krosa bertan behera uztea erabaki dute eta Udalak erabakia guztiz babesten du.

 

Abenduaren 31ko Elkartasun Krosa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, Samaniego eta Orixe ikastetxeek, eta Udalak erabakia guztiz babesten du. Kirol Batzordean azken egunetako osasun egoera aztertu ondoren, adostasunez erabaki da Elkartasun Krosa ez egitea, lehentasuna guztion osasuna bermatzea delako.

Shanti kirol dendan hasiak ziren kamisetak eta dortsalak saltzen, baina hurrengo edizioan kamiseta berbera erabiliko denez, dagoeneko eskuratu dutenei datorren urterako, dortsalarekin batera, gordetzea eskatzen zaie. Hala ere, itzultzeko aukera ere badago. Horretarako, kirolmultzoa@samaniego-tolosa.com emailera idatzi edo 943 651 063 telefonora deitu beharko da, eta itzulpenak urtarrilaren 7tik aurrera egingo dira Samaniego ikastetxean bertan.

Edonola ere, aurtengo irabaziak, aurreikusi bezala, Kolonbiako Cauca bailarara bideratuko dira, Koku-Yó elkartearen bidez, bertako garapen proiektua bultzatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA