Zahartze osasungarrirako estrategia soziosanitarioen inguruko jardunaldian Mugi Tolosa eredu izango dute

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/10 | Kirolak
  • Jardunaldia, otsailaren 12an, asteazkenean izango da 9:00etatik 14:00etara Topic-en. Rafael Bengoa, Osasun sailburu ohia, eta Martin Lessende doktorea, ahultasuna maneiatzeko estrategiarako Osasun Ministerioaren aholkularia, egongo dira hizlarien artean.

  • Ariketa fisikoak eta sozializazioak hauskortasuna eta mendekotasuna prebenitzeko duten garrantzia eta nutrizioa bezalako funtsezko alderdiak lantzea da jardunaldiaren helburua. Kasu praktikoak ere aztertuko dituzte, tartean Mugi Tolosa egitasmoa.

Estatu osoko adituak Tolosan bilduko dira asteazkenean, otsailak 12, zahartzeari eta hauskortasunari aurre egiteko estrategiei buruz eztabaidatzeko. “Zahartze osasungarrirako estrategia soziosanitarioak” izenburupean, Topic-en izango da jardunaldia goizeko 9:00etatik 14:00etara.

Ariketa fisikoak eta sozializazioak hauskortasuna eta mendekotasuna prebenitzeko duten garrantzia eta nutrizioa bezalako funtsezko alderdiak lantzea izango dira Asuncion Klinikak Assumptio Proinnova fundazioaren bitartez antolatu duen jardunaldian landuko diren gaietako batzuk.

Egun horretan Tolosan izango diren hizlarien artean daude Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, eta Iñaki Lesende medikua. Gizartearen zahartzeari buruzko ikuspegien eta aurkezten dituen erronka eta aukeren inguruko hausnarketa egingo du Bengoak, jardunaldia itxiz. Lesende familia-medikua eta ahultasuna maneiatzeko estrategia diseinatzeko Osasun Ministerioko aholkularietako bat da, eta hark inauguratuko du ekitaldia.

Mugi Tolosa eredu izango dute

Jardunaldian, gainera, proposamen berritzaileen bi kasu praktiko aurkeztuko dira. Alde batetik, Tolosako Udalak bultzatutako Mugi Tolosa proiektuak, duela lau urte baino gehiagotik hiribilduko adinekoen artean ibilaldi osasungarriak sustatzen dituena. Bestalde, Andres Rodriguez Macrosadeko zuzendaria Tolosan izango da. Macrosad Espainiako belaunaldien arteko lehen zentroa da, eta 0 eta 3 urte bitarteko haurrak adin nagusikoekin bizi eta elkarreraginean aritzen dira, haurtzaindegian dauden bitartean.

Jardunaldia doakoa da, baina parte hartzeko nahitaez izena eman behar da https://www.assumptiofundazioa.com/estrategias-envejicimiento helbidean. Bertan aurki daiteke jardunaldiari buruzko informazio gehiago.


 

Fitxategiak: 
PDF icon Egitaraua

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA