Nerabeek mundu digitalaren erabilera segurua egiteko gurasoei zuzendutako tailerra, Tolosatzen Eskola Irekiaren barruan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/10/25 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Tailerra DBHko 1. eta 2. mailako gazteen gurasoei zuzenduta dago, seme-alabei alfabetatze digitalean eta teknologiaren erabilera seguruan laguntzeko.
  • Tailerra lau saiotan egingo da, azaroko asteazkenetan, eta parte hartu nahi duten familiek izena eman beharko dute aldez aurretik.

 

Tolosatzen Eskola Irekiak Tolosako DBHko 1. eta 2. mailako gazteen gurasoei bideratutako tailer bat antolatu du, mundu digitalean beren seme-alaben bidelagun izan daitezen.

Tailerrak helburu du gazteen familiei tresna praktikoak eskaintzea, teknologiaren erabilera arduratsu eta seguruan gidatzeko. Gaur egungo gazteak gero eta murgilduago daude mundu digitalean, eta hori erronka bat da helduentzat. Hori dela eta, funtsezkoa da gurasoek alfabetatze digitalari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea, pantaila-denbora behar bezala kudeatzea eta interneten arriskuez jabetzea.

Tailerrak 8 orduko iraupena izango du eta azaroan zehar egingo da, lau saiotan banatuta: azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an, Tolosako Kultur Etxeko bilera-gelan (lehenengo solairuan). Familia guztien parte hartzea errazteko, bi ordutegi eskainiko dira: 16:00etatik 18:00etara euskaraz, eta 18:00etatik 20:00etara gaztelaniaz.

Parte hartu nahi duten familiek aurrez izena eman beharko dute, formulario hau osatuta, urriaren 31 baino lehen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA