Tolosako elkarteen eta Boluntarioen Azoka ospatuko da urriaren 23an, Zerkausian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/10/18 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Guztira 27 elkartek eta 693 ikaslek hartuko dute boluntariotzari balioa eman eta herritarren arteko elkarlana sustatu nahi dituen helburu dituen azokan.


 

Tolosako Udalak eta Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak elkarlanean antolatuta, Tolosako Elkarteen eta Boluntarioen Azoka ospatuko da datorren urriaren 23an, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Zerkausian. 

Azokaren helburu nagusia izango da Tolosako elkarteen aniztasuna eta boluntarioen lana ikusaraztea, eta, era berean, boluntariotza sustatzea, herritarrak gizartearekin inplikatzeko eta herriko eraldaketan parte hartzeko aukera emanez. Komunitate izaera indartzea da udalaren helburuetako bat, eta gisa honetako egitasmoek bide horretan sakontzeko aukera ematen dute.

Azokan 27 elkartek hartuko dute parte eta guztira 693 ikasleren bisita aurreikusten da, Orixe, Herrikide, Laskorain Ikastola, Tolosaldeko Lanbide Heziketa, Gainberri eta Inmakulada ikastetxeetakoak. Bisitaldiak bi txandatan banatuta egingo dira, 10:00-11:15 bitartean lehena eta 12:15-13:30 bitartean bigarrena. 

Tartean, herritarrek izango dute azoka bisitatzeko aukera eta mahai inguru bat ere egingo da, Gizalderen eskutik, boluntariotzaren eta elkartegintzaren egungo egoeraz eta erronkez hausnartzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA