1 fasea: jarraitu beharreko neurriak eta gomendioak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/11 | Koronabirusa

HERRITARRAK

  • Irteerak ezarritako ordutegian egin, herri barruan baina distantzia mugarik gabe

  • Segurtasun distantzia (2 metro) eta higiene pertsonalerako neurriak mantendu

  • Gune itxietan maskarila erabili


 

MUGIKORTASUN ETA ZIRKULAZIO ASKATASUNA

  • Bizileku den udalerriaren mugartearen barrua, distantzia-mugarik gabe; salbuespen egoera gisa lurralde historikoan osasun, lan edo ikasketa arrazoiengatik, eta adineko, mendeko, desgaitasuna duten edo behar egoeran dauden senideei laguntzeko.

  • Ohiko joan-etorriak udalerri mugakideen artean jarduera sozioekonomikoak egiteko.

  • Ibilgailuak: etxe berdinean bizi diren pertsonen artean ibilgailuko plaza kopurua bete arte; gainerako kasuetan gidaria eta beste pertsona bat.

 

MERKATARITZA, OSTALARITZA, AZOKAK

 

  • Tokiko establezimenduen irekiera edukiera mugarekin eta saltzaileen eta erosleen arteko segurtasun distantzia mantenduz.

  • Ostalaritza eta jatetxe establezimenduetako terrazen irekiera edukieraren %50arekin: mahaien arteko gutxieneko distantzia bi metro eta gehienez 10 laguneko taldeak. Etxera eramateko prestatutako plateren zerbitzua.

  • Larunbateko azokak: aire libreko azoken irekiera postuen %25arekin eta ohiko edukieraren heren batekin.

  • Bezeroak: beharrezkoa den denboran bakarrik egon, produktuak manipulatzea saihestu eta ahal denean txartelarekin ordaindu.

 

HIGIENE ETA PREBENTZIO NEURRI OROKORRAK

 

  • Eskuak garbitu eta lan eremuak desinfektatu

  • Distantzia mantendu ezin den guneetan maskarila erabili

  • Etxekoak ez diren pertsonekin bi metroko distantzia mantendu

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA