-
32 neurri zehatz jaso ditu udal gobernuak egungo egoerari aurre egiteko eta Tolosa biziberritzeko, 3 ardatz eta helburu nagusitan kokatuta: gizarte babesa bermatzea, hiri ekonomia suspertzea eta herri izaera mantentzea.
-
Planak jasotzen dituen lan lerro eta laguntza nagusien artean daude: gizarte larrialdietarako eta familientzako laguntzak, bono sozialak, indarkeria sexista jasaten duten emakumeen arreta zerbitzua, jarduera ekonomikoari laguntzeko diru laguntzak, kontzientziazio kanpaina eta bonuak, larunbateroko azokari lotutako proiektu berria, kale dinamizaziorako programa eta komunitate izaera sendotzeko prozesu partehartzailea.
#SuspertuTolosa Guztion artean lelopean aurkeztu du gaur udal gobernuak Tolosa babestu eta suspertzeko plana. Guztira, 32 neurri eta laguntza lerro jaso dira planean, batzuk, epe motzera begirakoak eta berehalakoak, zaurgarritasun egoeran dauden kolektibo eta sektoreei laguntzeko; eta besteak, epe ertainera begirakoak, Tolosako hiri ekonomia biziberritu eta gure hiri izaera babesteko.
Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du, orain arte udalak herritarren segurtasun eta ongizatea lehenetsi dituela eta dagoeneko diru ekarpen garrantzitsua egin duela udalak egoerari aurre egiteko. “Gizarte Zerbitzuetako gastuek gora egin dute eta larrialdietarako zerbitzuak areagotu egin dira behar bereziak dituzten herritarren beharrei erantzuteko” azaldu du. Paraleloki, herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzeko ere hainbat zerbitzu indartu direla ere esan du, esaterako kale garbiketarena. “Udal sail guztiak, egoera berrira egokituta, etxetik buru belarri aritu dira lanean herritarrei modu telematikoan zerbitzua ematen jarraitzeko eta online eskaintza zabala jartzeko herritarren eskura” gaineratu du alkateak. Udalak egoerara egokitzeko izan duen azkartasuna ere azpimarratu du alkateak, eta langileek egindako lan eta ahalegina eskertu ditu.
Osasun larrialdiak eragin zuzena izan du, bai esparru pribatuan zein publikoan. Udalek aurrekontua urteko diru-sarrera eta gastuen aurreikuspena eginez garatzen dute eta Foru Funtsaren %20-25eko murrizketak, testuinguru berri batean kokatu ditu udalak. Hala Olatz Peon Ormazabal alkateak azaldu du: “Foru Funtsa da udalen finantzazio bide nagusienetarikoa eta diru bilketak ere behera egingo du, aurrekontua berregin behar izan dugu, egoera berrira eta behar eta lehentasun berrietara egokitzeko”. “Ariketa konplexu bezain garrantzitsua da egin behar izan duguna, dagokigun erantzukizunetik udal baliabideak modurik eraginkorrenean kudeatzeko, aurtengo urteari zein datorrenari begira, betiere pertsonak erdigunean kokatuz, eta egoerak gehien kaltetu dituen kolektibo eta sektoreengan azpimarra jarriz”.
Alkatearen hitzetan: “Ziurgabetasuna eta ezjakintasuna nagusi dira une honetan, oraindik ez dakigu egoerak zer nolako ondorioak ekarriko dituen, horregatik arduraz eta zuhurtziaz jokatzea ezinbestekoa da; hortaz, aurreikuspen bat egin dugu aurtengo urteari, baina baita datorrenari begira, etorkizunean sortu litezkeen behar berriei ere erantzuna emateko gaitasuna izan dezagun”.
Plana garatzeko, lehen diagnosia egin da, batetik Gizarte Zerbitzuen sailarekin, tolosarren egungo beharrak atzemateko eta Hiri Ekonomia mahaia ere osatu da eragile ekonomikoen eskutik beren errealitatea ezagutzeko.
“Momentu honetan erakundeen arteko elkarlana ezinbestekoa da herritarrei erantzunik egokiena eta integralena emateko, horregatik, gure eskumen eremutik, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako eta jarriko dituzten laguntza lerroak osatuko ditugu, herritar guztiengana iristeko, inor atzean ez uzteko” adierazi du alkateak.
Gauzak horrela, 1,3 milioi euro baino gehiagoko diru funtsa sortu du udalak epe motz eta ertainera begira herritarren beharrei erantzuteko, baina aldi berean, behar berriak sortuko balira horiei erantzuteko konpromisoa ere hartu du udal gobernuak.
32 neurri Tolosa babesteko eta suspertzeko:
32 neurri aurreikusi dira, babestera eta suspertzera bideratuta, 3 ardatz eta helburu nagusitan banatuta: gizarte babesa bermatzea eta Hiri Ekonomia eta herri izaera babestu eta suspertzea. Hasierako aurrekontua 1,3 milioi eurokoa.
BABESTEKO NEURRIAK
|
Aurrekontua
|
Gehigarria
|
GIZARTE BABESA
|
-
Gizarte larrialdietarako udal diru laguntza lerroa handitu
|
|
X
|
-
Familiei bideratutako diru laguntzak areagotu
|
|
X
|
-
Zutani elkartearen hitzarmena berritu elikadura bankuko elikagaien banaketa bermatzeko
|
|
X
|
-
Bono sozialak sortu elikagai bankuko elikagaien banaketa osatzeko, tokiko saltokiekin eta Tolosa&Co elkartearekin elkarlanean
|
|
X
|
-
Indarkeria sexista jasaten duten emakumeen aholkularitza eta laguntza zerbitzua areagotu
|
X
|
|
-
Kontziliaziorako sistemak garatu
|
X
|
|
-
Adinkide programa abian jarri adineko pertsonen akonpainamendu programa indartzeko konfinamendu egoeratik haratago
|
X
|
|
-
Abegi zentroko obra gauzatu eta zerbitzua udalekotu eguneko zein gaueko zerbitzua eskaintzeko eta Peñaskal Fundazioarekin hitzarmena berritu larrialdi egoeran kaleko pertsonak artatzeko gauzatutako proiektuaren baitan
|
|
X
|
-
Kalteberatasun ekonomiko egoeran dauden udalerriko etxebizitza parke publikoetako maizterrei errentak ez kobratu
|
|
X
|
HIRI EKONOMIA
|
|
|
-
Galdetegia herriko saltoki eta establezimendu eta autonomoen datu basea eguneratzeko, zuzeneko harremanak sendotzeko
|
X
|
|
-
Aholkularitza zerbitzua diru laguntzen kudeaketarako
|
X
|
|
-
Babeserako materiala erosi eta banatu
|
|
X
|
-
Egutegi fiskala malgutu eta zabor eta terrazen tasa ordaintzeko laguntza 6 hilabetez.
|
|
X
|
-
Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru laguntzak enpresa txiki eta ertainei, merkatariei, ostalariei, autonomoei eta zerbitzuen sektoreari bideratuta, beste erakundeenak osatzeko
|
|
X
|
-
Berriz programa komertzio itxierak ekiditeko
|
X
|
|
-
Azoka beharrizan eta egoera berrira egokitzeko plana eta protokoloak
|
X
|
|
-
Emari-Coworking guneko ekintzaileei alokairurik ez kobratzea espazio erabili ezin izan duten denboran.
|
|
X
|
HERRI IZAERA
|
|
|
-
Udalak herriko elkarte eta taldeekin dituen diru laguntza guztiak mantendu beren jarduera babesteko
|
X
|
|
-
San Joan jaietarako programa alternatiboa eragileekin landuta
|
X
|
|
SUSPERTZEKO NEURRIAK
|
Aurrekontua
|
Gehigarria
|
HIRI EKONOMIA
|
|
|
-
Hiri ekonomiari laguntzeko kontzientziazio kanpaina: #SuspertuTolosa, herritarren inplikazio eta konpromisoa bultzatzeko eta guztion artean Tolosa biziberritzeko.
|
|
X
|
-
Tokiko kontsumo kontzientea sustatzeko bonuak: Zerbitzuen eta merkataritzaren sektorea. Ostalaritza eta turismoa.
|
|
X
|
-
Merkataritza hitzarmena berritu Tolosa&Co elkartearekin.
|
|
X
|
-
Azoka Zure Etxera ekimena mantendu eta zerbitzua ekoizle gehiagora zabaldu.
|
X
|
|
-
Tokiko saltokietan ekoizleen produktuak merkaturatzeko egitasmoa indartu
|
X
|
|
-
Jan Tolosaldea: tokikoa, iraunkorra eta osasungarria, proiektua babestu.
|
X
|
|
-
Larunbateroko azokari lotutako “Azoka Lagunak” proiektu berria abiarazi
|
X
|
|
-
Ekintzailetza sustatzeko kanpaina eta jarduerak.
|
X
|
|
-
Langabetuak kontratatzeko diru laguntzak.
|
X
|
|
-
Langabetuentzako formakuntza
|
X
|
|
-
Obra publikoaren sustapena gremioak laguntzeko.
|
X
|
|
HERRI IZAERA
|
|
|
-
Kale dinamizaziorako eskaintza programa herriko eragileekin, hiri ekonomia indartu eta eskualdeko zein probintziako bisitariak erakartzeko.
|
X
|
|
-
Komunitatea izaera sendotzeko “Orain inoiz baino gehiago: GUZTION ARTEAN TOLOSATZEN” prozesu partehartzailea.
|
X
|
|
Orain arteko gastuak: (babeserako materiala, wifia Bedaiora, ordenagailuen erosketa….)
|
60.000
|
Gizarte larrialdietarako udal diru laguntza lerroa handitu.
|
101.000
|
Familiei bideratutako diru-laguntzak areagotu.
|
70.000
|
Abegi zentroko obra gauzatu eta zerbitzua udalekotu eguneko zein gaueko zerbitzua eskaintzeko eta Peñaskal Fundazioarekin hitzarmena berritu larrialdi egoeran jaleko pertsonak artatzeko gauzatutako proiektuaren baitan.
|
173.000
|
Hitzarmena Zutani elkartearekin handitu
|
2.000
|
Bono sozialak elikagai bankuko banaketa osatzeko.
|
Behar dena
|
Kalteberatasun ekonomiko egoeran dauden udalerriko etxebizitza parke publikoetako maizterrei errentak ez kobratu
|
21.000
|
Hitzarmena Tolosa&Corekin handitu.
|
6.000
|
Komunikazio kanpaina eta zerbitzuen sektoreari eta merkataritzari bideratutako bonuak.
|
92.200
|
Bonu kanpaina berriak: ostalaritza, turismoa...
|
30.000
|
Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru laguntzak enpresa txiki eta ertainei, merkatariei, ostalariei, autonomoei eta zerbitzuen sektoreari bideratuta, beste erakundeenak osatzeko: tasak, alokairuak, hipoteka maileguak, inbertsio eta gastuak egoerara egokitzeko...
|
777.000
|
Neurri eta laguntzen inguruko argibide gehiago:
-
Kontzientziazioa sustatzeko kanpainak
Komunitate sentipena areagotu eta herri modura bereizten gaituzten ezaugarriei eusteko #SuspertuTolosa kanpaina abiarazi da, herritarren parte hartzea, inplikazioa eta konpromisoa sustatu eta herritarren artean kontzientziazioa eta kontsumo kontzientea bultzatzeko.
Izaera emozionala eta elkartasun izpiritua duen kanpaina da abiarazitakoa. Kanpainak, plan honetan jasotako hainbat ekintza barnebilduko ditu eta hainbat fasetan garatuko da, plana bezalaxe, ezarritako helburuak (herritarren inplikazio eta konpromisoa sustatzea, tokiko kontsumo bultzatzea..) denboran mantentzeko.
Kanpaina honen baitan ere, herriko izaerari lotuta, herriko jarduerak, kultur ekimenak, kultur eta kirol eragileen lana balioan jartzeko ikus-entzunezkoa sortuko da.
Halaber, kanpainaren promozioa ere egingo da, Tolosatik haratago, eskualdeko eta probintziako herritarrak gurera erakartzeko, Tolosa biziberritzeko helburuarekin.
Tolosako jarduera ezberdinek sare bat osatzen dute, ekosistema bat, batak besteari eusten dio eta beraz, herri izaerari eusteko norbere aletxoa jartzea ezinbestekoa izango da.
-
Aholkularitza zerbitzua, diru laguntzen kudeaketarako
Erakunde ezberdinetatik martxan jarritako diru laguntzen kudeaketarako aholkularitza zerbitzua eskainiko da: Tolosa&Co elkarteak merkataritza eta zerbitzuen sektoreak artatuko ditu eta gainerako sektoreei udaleko merkataritza, azokak eta turismoa sailak emango die zerbitzua..
-
Tokiko kontsumo kontzientea sustatzeko bonuak
Dagoeneko zerbitzuen sektorera eta merkataritzara bideratutako bonuak jarri dira salgai. Udalak 82.180 euro bideratu ditu ekimen zehatz honetara, bi helbururekin: tokiko kontsumoa sustatu eta herritarrak lagundu. Tolosarrek erositako bonu bakoitzari udalak 5,10,15 euro gehiago gehitu dizkio.
Aurrez erosteko bonu horiekin, hasieran izan zezaketen likidezia faltari aurre egin nahi izan zaio eta epe ertainera, 240.000 euroko inpaktu ekonomiko erreala sortuko da.Ondorengo faseetan eta sektore bakoitzarekin adostuta, ostalaritzari, turismoari eta kulturari lotutako bonuak abiaraziko dira.
-
Datu basea eguneratzeko galdetegia
Udalak herriko saltoki, establezimendu eta autonomoen datu basea eguneratzeko galdetegia prestatu du eta jarri du herritarren eskura, zuzeneko harremanak sendotu eta informazio eguneratua izateko.
-
Babeserako materialaren banaketa
Itxialdi egoeran zabalik egon diren saltokiekin egin den moduan, udalak norbere babeserako pantaila homologatuak erosi ditu merkatari, zerbitzu eta ostalarien artean banatzeko.
Ezohiko azokak segurtasun neurri eta bermeekin garatzeko ere babeserako materiala eskuratu eta banatu du udalak.
-
Tokiko jarduera ekonomikoa laguntzeko diru funtsa
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako eta jarriko dituzten laguntza lerroak osatze aldera, enpresa txiki eta ertainei, merkatariei, ostalariei, autonomoei eta zerbitzuen sektoreari bideratuta, laguntza eskainiko du udalak:
- Egoera berrira egokitzeko inbertsio eta gastuetarako: babeserako materiala, material teknologiakoa (tabletak), manparak edota produktuak desinfektatzeko gailuak.
- Itxialdian negozioa itxita izan duten edota beren diru sarrerak %75 baino gehiagoko beheraka izan duten negozioei laguntza alokairuan eta maileguen ordainketarako, gainerako erakundeek eskainitako diru laguntzetatik kanpo gelditu badira edota laguntza lerro horien osagarri modura.
- Itxialdian negozioa itxita izan duten edota beren diru sarrerak %75 baino gehiagoko beheraka izan duten negozioen kasuan zabor tasaren ordainketan laguntzeko, gehienez ere 6 hilabetez.
- Terrazen tasaren ordainketan laguntzeko, gehienez ere 6 hilabetez.
- Jabari publikoaren erabileragatiko tasa (gainerako kasuetan) erabilerarik izan ez den denboran ez da kobratuko. (azokaren kasuan estarako)
-
Azoka Zure Etxera eta larunbateroko azokari lotutako “Azoka Lagunak” proiektu berria
Egoera erabateko normaltasunera itzuli bitartean, itxialdian martxan jarritako Azoka Zure Etxera ekimena mantendu egingo da eta baita indartu ere, ekoizle gehiago batu daitezen ekimenera.
Halaber, larunbateroko azokari lotutako “Azoka Lagunak” proiektu berria abiaraziko da eta proiektuari lotutako komunikazio kanpaina jarriko da martxan.
Era berean, Jan Tolosaldea: tokikoa, iraunkorra eta osasungarria proiektua ere sustatuko da elikadura eta kontsumo praktiketan eragin eta herritarrak sentsibilizatzeko.
-
Kaleak dinamizatzeko programa
Herriko kultur eta kirol taldeekin elkarlanean, udararako zein udazkenerako programazioa garatuko da, tokiko taldeen parte hartzea lehenetsiz, beren jarduna babesteko.
Eskaintza zabala bezain anitza garatzea da helburua, eskualdeko eta probintziako bisitariak ere Tolosara erakartzeko tokiko hiri ekonomia sustatu eta turismoa ere biziberritzeko.
-
Komunitate izaera sendotzeko partaidetza prozesua
Komunitate izaera sendotzeko, Tolosatzen proiektuaren eta Tolosatzen Eskola Irekiaren egitasmoaren baitan, “Orain inoiz baino gehiago: GUZTION ARTEAN TOLOSATZEN” prozesu partehartzailea abiaraziko da.
Helburua da paradigma berri honen baitan, politika publiko amankomunak garatzea eta elkar-ekintza sustatzea, ko-gobernantzaren bitartez.