Datorren astean banatuko dira 2026ko egutegiak herritarren artean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/11/21 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Egutegia datorren asteartean, asteazkenean eta ostegunean banatuko da, 09:30etik 12:30era, Zerkausian.

  • Tolosanklisk lehiaketako hurrengo urteko gaia Mugimendua izango da.

 

Tolosako Udalak antolatutako Tolosanklisk lehiaketako sari banaketa izan da gaur eguerdian udaletxeko udalbatza aretoan. Belaunaldiak izan da 2026ko egutegiaren gaia.  

Tolosankliskeko edizio honetara 133 argazki aurkeztu dituzte, eta horietatik 12 hautatu dira, urteko hilabete bakoitzeko bana. Horiez gain, azalerako hautatutako argazkia iragarri da: Fernando Pradiniren Putzu islada. Pradinik 600 euroko saria jaso du egutegiaren azala apaintzen duen argazkia aurkezteagatik. 

Honako hauek dira, aldiz, egutegia hilabetez hilabete apainduko duten irudien egileak eta argazkien izenburuak:

  • Azala: Fernando Pradini, Putzu islada

  • Urtarrila: Irati Sorondo Andueza, Bidean direnak

  • Otsaila: Javier Zabala Acosta, Txaranga bat, belaunaldi asko

  • Martxoa: Fernando Pradini, Oroimenaren kulunka

  • Apirila: Arantza Iruretagoyena Martin, Etorkizuna

  • Maiatza: Lur Zaldua Aristi, Marrak eta puntuak

  • Ekaina: Javier Ortiz, Sua

  • Uztaila: Javier Zabala Acosta, Buztinlariak belaunaldiz belaunaldi

  • Abuztua: Miren Amorrortu Fernandez, Komunikazioa

  • Iraila: Javier Zabala Acosta, Hiru belaunaldi

  • Urria: Andoni Lizeaga, Tolosako Historia!

  • Azaroa: Javier Zabala Acosta, Belaunaldiak irudietan betirako

  • Abendua: Llívia Escolà Hernández, Olentzeroren zain. Jantziek lotzen gaituzte

 

Egutegia azaroaren 25ean, 26an eta 27an banatuko da Zerkausian, goizeko 09:30etik eguerdiko 12:30era. Tolosarrek bertan jaso ahal izango dute euren alea. Soberan geldituz gero, hurrengo egunetan izango dira eskuragarri Kultur Etxean eta Musika Eskolan. 

Sari banaketa ekitaldian, bestalde, datorren urteko gaia iragarri dute antolatzaileek: Mugimendua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA