16:00etan hasi dira Covid19aren fokoarekin harremana izan duten herritarrei frogak egiten Beotibar frontoian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/15 | Koronabirusa
  • Osasun Sailak positibo eman duten pertsonen ingurua kontuan izanik zerrenda bat osatu du ezarrita dituzten protokolo guztiak jarraituta eta pertsona horiek egin beharko dituzte, momentuz, frogak

  • Bihar udalak prentsa agerraldia egingo du neurri eta urrats berriak jakinarazteko

 

Tolosako Udalaren eta Osasun Sailaren arteko harremana zuzena eta estua izaten ari da azken egunotan herrian atzeman diren kasu positiboen harira.

Gaurko 8 positibo berriekin dagoeneko 22 pertsona dira Covid19agatik positibo eman dutenak Tolosan. Denbora honetan, hainbat PCR froga egin dira eta atzo arte, kontrolpean izan da orain artean positibo eman duten herritarren taldea, baina hedapena zabaltzen ari dela frogatu da.

Gauzak horrela, egoerari aurre hartu eta aurre egiteko gaur goizetik positibo eman duten pertsona horiekin harremanetan egon diren pertsonen zerrenda osatu du Osasun Sailak eta dagoeneko kokatuta dago frogak egiteko gune berezia Beotibar frontoian.

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera Beotibar frontoian zerrendan dauden pertsonei frogak egiten ari zaizkie. Osakidetzatik pertsona horiei deitu egin zaie hitzordua emateko.

Protokoloa martxan jarri du Osasun Sailak birusaren hedapena mugatu eta kontrolpean izateko eta egunez egun datu berriak jakinaraziko dira eta beharrezkoak diren PCR frogak egingo dira kasu positiboekin harremanetan egon diren herritarren artean.

Hori dela eta udaletik lasaitasun mezu bat ere helarazi nahi izan zaie herritarrei. “Kezkatuta egotea normala da eta zuhurtziaz jokatzea ezinbestekoa da, baina larrialdi egoerak ekidin behar ditugu, egoera kontrolpean dago eta positibo ematen duten pertsonek edota arriskuan egon direnek emaitzak jaso bitartean etxean egon behar dute” azaldu du alkateak.

Gainerako herritarrei ere zuhurtziaz, arduraz eta elkartasunez jokatzen jarraitzeko eskaera egin die alkateak.

 

Musukoa gaurtik aurrera derrigorrezkoa

Osasun sailburuak jakinarazi duen moduan, gaurko 00:00etatik aurrera derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera. Musukoaren erabileraz haratago, udaletik gogorarazi dute behar beharrezkoa dela prebentzio neurriak errespetatzea, eskuak maiz garbitzea eta jende pilaketak ekiditea, guztion ardura delako neurriak errespetatu eta kutsatze berriak ekiditea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA