Aisialdirako baratza ez profesionaletan jarduteko baimena dago

Tolosako Udala
2020/04/16 | Koronabirusa
  • Uzta jaso eta erein ahalko da, eta Iurramendiko aisialdirako baratzak ere erabili ahal izango dituzte bertako erabiltzaileek. Horien osasuna babeste aldera, eta oraindik indarrean dauden segurtasun neurriak kontuan hartuta, baratze parkean dagoen etxola ezingo da erabili eta erabiltzaile bakoitzak bere erremintak eraman beharko ditu.
  • Uzta berrirako landareak hornitzaileen bidez eskuratu beharko dira zuzenean, bai haiengana joanda edo haiek eskaintzen duten etxez-etxeko zerbitzua erabilita.

 

Aisialdirako baratza ez profesionaletan jarduteko debekua altxatuta, baratza duten herritarrek baratza partikularretan duten uzta jaso eta berria erein ahalko dute. Hala, Iurramendiko aisialdirako baratzak berriz erabili ahal izango dituzte bertako erabiltzaileek. Edonola ere, eta erabiltzaile horien osasuna babeste aldera, baratze parkean dagoen etxola ezingo da erabili eta beraz, aldagelak itxita egongo dira.

Iurramendiko aisialdirako baratzetan 70 erabiltzaile inguruk jarduten dute. Hala, oraindik indarrean dauden segurtasun neurriak jarraituz, erabiltzaileen arteko fluxuak ekidin behar dira. Horregatik, baratzerako beharrezkoak diren erremintak norberak eraman beharko ditu etxetik ezingo direlako etxolan jasoak daudenak erabili.

Uzta berrirako landareak

Landatzeko aukera zabaldu denez, herritarrek zein baratza duten profesionalek aukera dute baita ere landare eta haziak ereiteko. ereiteko. Horiek eskuratzeko, zuzenean hornitzaileengana jo beharko da, etxez-etxeko edo zuzeneko zerbitzuak erabilita. Beraz, landareen salmenta aipatutako bideetatik bakarrik egin ahalko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA