Arratoien aurkako kanpaina

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/23 | Koronabirusa
  • Udalak bi-hiru aste daramatza herriko hainbat gunetan arratoien aurkako pozoina jartzen.

 

Tolosako Udalak urtero egiten ditu arratoien aurkako kanpainak urteko sasoi ezberdinetan. Konfinamendu egoera honetan gainera, ahalegin berezia egiten ari da, lur azpiko bizia lurgaineratzen ari delako. Hala, duela bi-hiru aste ekin zion udalak arratoien aurkako produktuak herriko eremu ezberdinetan botatzeari.

Arratoiak hiltzeko erabiltzen den pozoiak egarria eragiten die arratoiei eta 4-7 egunez hilzorian uzten ditu. Horrek, arratoien ohiko portaeran ere eragina du, eta noraezean ibiltzen dira pozoiak eragindako efektuen ondorioz, baina ez dute erasotzen, pertsonekin izutu egiten direlako.

Azken orduetan zabaldutako mezuaren haritik, udaletik argitu nahi izan dute ez dela hozkarik izan. Zoramen egoera horretan, pertsonaren oinaren aurka egin zuen talka animaliak eta izututa, ondoren, alde egin zuen. Herritarrak bereahala gertatutakoaren berri eman zuen udalean eta udaletik ere argibide guztiak eman zitzaizkion.

Tolosarren lasaitasunerako udalak azpimarratu du arratoiek ez dutela erasotzen eta jendearekin izutu egiten direla; pozoiaren ondorioz, noraezean ibiltzen dira eta ihes egiteko gaitasuna galtzen dute.

Arratoien aurka erabiltzen ari diren produktuak animalia txikientzat baino ez dira kaltegarriak, baina udala kontu handiz ari da kanpaina martxan jarri den herriko hainbat gunetan pozoia botatzen, kalean dauden gainerako animaliak ez kaltetzeko, katuak, esaterako.

Arratoien aurkako kanpainak asteak daramatza martxan, eta udalak lanean jarraituko du izurritea ahalik eta arinen desagertzeko.

 

Kaleko katuei jana emateko baimena alarma egoeran

Tolosako udal arautegiaren arabera, debekatuta dago kaleko animaliei kalean jaten ematea, katuei edo ahateei, esaterako. Baina osasun alarma egoera honetan, baimendu egin da kaleko animaliei jana emateko aukera. Edonola ere, elkarte modura antolatuta egotea beharrezkoa da animaliei jana emateko.

Osasun larrialdi egoera batean gaudenez, kaleko animaliei jaten emateko jarduna modu koordinatuan egin behar da. Hala, Tolosan sei izan dira kaleko katuei jaten emateko baimena eskatu dutenak, elkarte baten izenean, eta soilik horiek dute kalera irten eta katuak elikatzeko baimena. Egunero bat atera daiteke kalera, eta inola ere ez taldean.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA