Asuncion klinikak fokua kontrolpean dagoela jakinarazi du eta ostegunean ekingo dio klinikak bere ohiko jarduerari

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/13 | Koronabirusa

Asunción klinikak kaleratutako azken oharra:

Atzotik, astelehena, ez da beste kasu positibo berririk atzeman, eta beraz, joan den astean atzemandako fokua kontrolpean eta egoera egonkortuta, Asuncion Klinikak ohiko jarduera berreskuratuko du ostegunean.

Gauzak horrela, jarduera kirurgikoa berriro ere martxan jarriko da ostegunean eta larrialdietara joaten diren pazienteak ere artatuko dira eta ospitaleratze kasu berriak jada ez dira Bidasoako Ospitalera bideratuko. Espezialitate guztietako kanpo kontsulta guztiak ere ohiko moduan funtzionatzen jarraituko dute orain arte bezala.

Pazienteen eta langileen segurtasuna bermatzeko, zentroko instalazio guztiak erabat desinfektatuko dira gaur. Era berean, gela bakoitzean gaixo bakarra egotearen neurria mantendu egingo da, baita paziente horientzako laguntzaileen murrizketa ere. Bestalde, datozen 4 asteetan zentroko profesional guztiei testak egingo zaizkie zazpi egunean behin. Neurri guztiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin adostu dira, eta lankidetza estuan ari dira lanean lehen kasuak atzeman zirenetik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA