Asuncion Klinikaren oharra:

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/10 | Koronabirusa
  • Udal Gobernuak egoeraren berri eman nahi izan du eta lasaitasun mezua helarazi nahi izan die herritarrei.
  • Kasu positiboak atzeman orduko protokoloak modu azkarrean martxan jarri zirela nabarmendu du udal gobernuak eta momentu honetan neurriak prebentzio modura areagotu direla jakinarazi du langile, gaixoen eta senitartekoen segurtasuna eta osasun bermatzeko.

 

Azken egunotan Asuncion Klinikan atzemandako kasu positiboen harira eta Asuncion Klinikak zabaldu berri duen oharraren harira, egoeraren berri eman nahi izan du Tolosako Udal Gobernuak.

Udal Gobernu taldeak nabarmendu du aste honetan ospitalean atzemandako kasu positiboen aurrean protokoloak modu azkarren martxan jarri eta beharrezkoak izan diren neurri guztiak hartu direla.

Langile zein gaixoei PCR frogak egin zaizkie eta kasu positibo berriak atzemanda, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatze aldera, protokoloak areagotu eta neurriak zorroztu dituzte.

Udal Gobernuak lasaitasun mezua helarazi nahi izan die tolosarrei eta elkartasuna adierazi langileei, gaixoei eta beren senitarteko guztiei.

 

Asunción Klinikaren adierazpena:

Asunción Klinikak jarduera murriztuko du zubi honetan zehar, COVID bidezko azterketa epidemiologikoa amaitzen den bitartean.

Aste honen hasieran langileen artean izandako positiboen ondoren, Asuncion Klinikako Zuzendaritzak, prebentzio-neurri gisa, zentroaren jarduera murriztea erabaki du zubian zehar, plantillako egoera epidemiologikoaren argazki osoa eta zehatza izan arte. Profesional eta paziente guztiei probak egin zaizkie, eta orain arte egindako testen arabera, 22 kasu positibo atzeman dira langileen artean (zentroak 350 pertsonako plantilla du) eta bi kasu ospitaleratutako pazienteen artean.

Hala, zubi honetan zehar, larrialdiek eta ospitaleratze-solairuek ohiko moduan funtzionatuko dute. Prebentzio neurri gisa, ospitaleratzea behar duten pazienteak Bidasoako eskualdeko ospitalera eramango dituzte. Gainera, ospitaleratuta dauden gaixoak birkokatu egin dituzte, gela bakoitzean gaixo bakarra egon dadin. Era berean, kanpoko bisitak debekatzeko neurriari eutsiko zaio.

Era berean, egoeraren kontrola ahalik eta handiena izan dadin, zazpi egunetik behin egingo zaie test sistematikoa Asunción Klinikako profesional eta paziente guztiei, datozen lau asteetan zehar.

Neurri guztiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin adostu dira, eta lankidetza estuan ari dira lehen kutsatzeak detektatu zirenetik.

Asuncion klinikak datorren astean jarduera normalari berriz ekitea espero du, eta neurriak "prebentziozkoak" direla adierazi du, pazienteen eta langileen segurtasuna bermatzeko helburu bakarrarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA