Aurten ez da Musikherria egitasmorik egingo

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/06 | Koronabirusa
  • Gaur egungo egoerak ez du ahalbidetzen egitaraua modu egokian emateko bermerik, eta egitasmoa antolatzen duten eragile guztiek erabaki dute aurtengoa bertan behera uztea.

 

Koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz, aurten Musikherria egitasmorik ez egitea erabaki da. Tolosako Udaleko Kultura sailak eta Musikherria antolatzeko lanetan jarduten duten gainerako elkarteek eta taldeek hartu dute aurtengo edizioa bertan behera uzteko erabakia: Tolosako Musika Eskolak, Tolosako dultzaineroek, Giro Arte taldeak, Isidro Larrañaga musika eskolak, eta Musikherriaren antolaketan parte hartzen duten gainerako eragileak.

 

Gaur egungo egoerak, aurreikusitako egitaraua modu egoki batean garatzeko bermerik ez du ematen, eta horregatik erabaki da aurten Musikherria egitasmorik ez egitea.

Tolosako musikariak eta musikazaleak batu izan ditu urtez urte Musikherriak, herriko hainbat txoko musikarekin alaituz. 300 musikari eta abeslari inguru elkartu izan dira Musikherrirako, egun osoko egitarau oparo baten aterkipean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA