Babestu Tolosa lelopean, babeserako materiala banatzen jarraitzen du udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/05 | Koronabirusa
  • Astelehenik aurrera, derrigorrezkoa da garraio publikoan maskarilak erabiltzea, horregatik, atzo goizetik materiala banatzeari ekin zitzaion geltokietan eta Hiribusean.

  • Halaber, poliki poliki herriko saltoki eta establezimenduek ateak zabaltzeari ekingo diote, aurretiazko zitarekin, eta horregatik, udalak babeserako pantaila homologatuak erosi ditu herriko merkatari eta zerbitzu-sektore langileen artean banatzeko.

  • Horiek eskatzeko, Udaletxera deitu behar (010 edota 943 65 44 66) edota merkataritza@tolosa.eus helbidera idatzi.

 

Alarma-egoera ezarri zenetik, babeserako materiala banatzen aritu da udala Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua eskaintzen duten langileen artean, Zaharren egoitzetan, klinikan, ezohiko azokan eta baita zabalik egon diren saltokietan ere.

Etapa berri honetan, poliki poliki tokiko komertzioak, zerbitzuen-sektoreak... ateak zabalduko ditu. Gaur-gaurkoz aurretiazko zitarekin, bezeroak bakarka artatuz, eta hainbat prebentzio neurri hartuta, higiene eta distantziari dagokienez, batez ere.

Gauzak horrela, zabalik egon diren saltokiekin egin moduan, udalak, pantaila homologatuak erosi ditu pixkanaka-pixkanaka irekitzen joango diren saltoki eta establezimenduetan banatzeko. Guztira 600 pantaila homologatu erosi ditu udalak.

Horiek eskuratzeko interesa duten merkatari, ostalari eta autonomoek udalera jo behar dute izena emateko 943 65 44 66 telefono zenbakira deituta edota merkataritza@tolosa.eus helbidera idatzita eta materialaren banaketa Babes Zibileko kideen laguntzarekin gauzatuko da, ostiralean, maiatzaren 7an, goizeko 9:00etatik 13:00etaera Zerkausian.

Udaletik materiala arduraz erabiltzeko eta zaintzeko eskatu dute, eta soilik beharrezkoak direnak eskatzeko ere bai, guztientzat egon daitezen. Era berean, jakinarazi dute pantailak montatu gabe banatuko direla baina oso erraza dela horiek montatzea. Bisera eta lamina garbituta daude baina oso komenigarria eta gomendagarria da erabiltzaileak berriro garbitzea (30ml lejia, ur litro bakoitzeko).

Garraio publikoan derrigorrez:

Astelehenetik, derrigorrezkoa da garraio publikoan maskarilak erabiltzea eta horregatik, atzotik materiala banatzen ari da udala. Edonola ere, horien erabilera gomendatu zenetik, materialaren banaketa egin da tren eta autobus geltokietan eta baita Hiribus zerbitzuan ere, erabiltzaileen zaintza eta babeserako. Atzotik, baina, nahitaez erabili behar dira maskarilak garraio publikoan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA