#BabestuTolosa lelopean kartelak zabaldu ditu udalak herriko panel, establezimendu eta eraikin publikoetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/21 | Koronabirusa
  • Helburua da tolosarren artean kontzientziazioa sustatzea, guztiok, Tolosa Babesteko dugun ardura eta elkar-laguntzeko eta zaintzeko beharra azpimarratzeko.

  • Guztira, 1200 kartel banatu dira herriko establezimenduetan, sektore guztiek zein herritarrek bat egin dezaten leloarekin. Erantzukidetasunez joka dezagun.

 

 

Tolosako jarduera segurtasunez mantentzea helburu hartuta, herritarren osasun eta segurtasuna lehentasunezkoa izanik, joan den astean #BabestuTolosa lelopean kartelak banatu zituen udalak herriko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu-gune eta eraikin publikoetan. Herriko paneletan ere zabaldu da kartela.

Helburua da, tolosarren artean elkar-zaintzeko eta babesteko kontzientzia zabaltzea, herritarrek leloareekin bat egin dezaten, guztiok dugulako Tolosa babesteko eta sustatzeko ardura.

Azken egunotako datuek arnasa eman badigute ere, alkateak azpimarratu du “arduraz eta zuhurtziaz jokatzen jarraitzea oso garrantzitsua dela, egoera oso aldakorra delako eta egunetik egunera kasu berriak agertzen direlako”.

Testuinguru horretan, udalak prebentzio neurriak hartu ditu herritarren osasun eta segurtasuna bermatzeko. Aipatu neurriak datuak oinarri hartuta eta kasu positiboen hedapenaren adin tarteak kontuan izanda hartu dira. Udala egoeraren bilakaera aztertzen ari da, eta horren arabera, hartu beharreko neurriak hartuko dira.

 

Elkarlana eta erantzukidetasuna

“Guztion esku dago aurrera pausoak ematea edo atzera egitea. Azken egunotako egoerak erakutsi digu ordu gutxiren bueltan egoera erabat aldatu daitekeela. Horregatik, beste behin tolosarrei elkartasunez eta erantzukidetasunez jokatzeko eskatzen diegu; jende pilaketak ekidin eta zorrotz jarraitu neurriak. Elkarlanean egin behar dugu lan, guztiok batera, norabide berean, aurrera egiteko. Guztion ardura da” adierazu du Olatz Peon Ormazabal alkateak.

Elkar zaintzeko garaia da gure herria bizirik mantentzeko. Zugatik, guztiongatik #BabestuTolosa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA