Bihartik aurrera Alondegia plazan kokatutako gune berrian egingo dira PCR frogak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/03 | Koronabirusa
  • Bihar 10:00etan hasiko dira herritarrei PCR frogak egiten Alondegia plaza estalian, Tolosako Udalak, Tolosaldeako ESI-arekin elkarlanean egokitutako PCR frogak egiteko gune berrian.

  • Anbulatoriora PCR frogak egitera joaten direnekin sortzen diren auto pilaketak ekiditeko bideratu du Udalak gune publiko hau osasun alorrera.

 

Bihartik aurrera eta aurrerantzean, sintomak dituzten edota kasu positiboekin harreman zuzena izan duten herritarrei PCR frogak Tolosako Alondegia plaza estalian egingo dira.Anbulatorioan sortzen ziren auto pilaketak ekiditeko ahalbidetu du Udalak gune berri hau, Tolosaldeako ESI-arekin elkarlanean.

Tolosako Udalak gune publikoak osasun alorrera bideratu ditu beste behin. Gripearen txerto kanpainarako Emeterio Arrese eraikina egokitu zuen eta, orain, Alondegia plaza ahalbidetu du PCR frogak egiteko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA