Bihartik aurrera, herriko konfinamendu perimetrala ezarri eta ostalaritza itxiko da Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/01/18 | Koronabirusa
  • 100.000 biztanleko 500eko intzidentzia tasa gainditu du Tolosak eta, beraz, konfinamendu perimetrala ezarri, taldeko kirola eten eta ostalaritza eta jatetxe establezimenduak itxiko dira bihartik aurrera.

  • Olatz Peon Ormazabal: “Kutsatze tasa murrizteko eta egoerari aurre egiteko, erantzunkidetasuna, neurriak zorrotz errespetatzea eta gizarte harremanak mugatzea ezinbestekoa da”.

 

Gaur gainditu du Tolosak 100.000 biztanleko Covid19 kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa. Ondorioz, neurri zorrotzagoak jarraitu beharko dira bihartik aurrera Tolosan.

Aurrekoak mantentzeaz gain:

- Udalerriaren itxiera perimetrala ezarriko da: mugatu egiten da pertsonen sarrera eta irteera, dekretuan jasotako salbuespenekin (osasun zentrora joatea, lan eta lanbide beharrak, bizilekura itzultzea, adinekoen, adingabeen eta mendekoen laguntza eta zaintza....)

- Ostalaritza eta jatetxe establezimenduak itxiko dira.

- Eskola kirola eta taldeko kirola bertan behera. Gimnasioetan, kirol klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egiten jarraitu ahal izango da, orain arte bezala. Lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol lehiaketak baimentzen dira, baita kirol federatukoak ere.

 

Egoerari aurre egiteko, guztion konpromisoa eta laguntza ezinbestekoa

Alkateak gaurkoan erantzukidetasunari egin nahi izan dio erreferentzia: “Tolosa lehenik ere egon da gorrian, lehen bezala, baita orain ere egingo diogu aurre egoerari, norbere konpromisotik, ardura kolektibotik, erantzukidetasuna ezinbestekoa delako birusaren hedapena mugatzeko”.

“Egoera kezkagarria da, kutsatze tasa altua dugu herrian eta inguruko herrietan, horregatik erabat mugatu behar ditugu gizarte harremanak, arduraz eta zuhurtziaz jokatu eta bereziki, neurriak zorrotz errespetatu, guztion konpromisoa eta laguntza ezinbestekoak baitira egoerari aurre egiteko”.

“Momentu honetan helburu nagusia da kutsatzeen hedapena mugatzea; neurriak bete behar ditugu guztion hobe-beharrez, neurriak ez errespetatzeak guztiongan duelako eragina, guztion osasunean eta segurtasunean eta baita ere herriko jarduera ekonomikoan; elkar-zaintzeko eta komunitatean pentsatzeko garaia da, herri modura aurrera egin dezagun”.

Neurri berrien aurrean, udalak udaltzaingoaren presentzia indartuko du kalean, bereziki sarrera-irteeretan. Ostalaritza sektoreari arautegia gogoraraziko zaio eta aste honetan bertan bilera egingo da sektorearekin egoeraren jarraipena egiteko.

Azkenik, kiroldegiari dagokionez, gogorarazten da tolosarrak ez diren erabiltzaileek ezingo dutela kiroldegia erabili.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA