Covid-19ak sortu duen egoeran, etxeko hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko aholku praktikoak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/29 | Koronabirusa

Ingurumenarekiko konpromisoa praktikan jartzera eta hondakinekin arduraz jokatzen jarraitzera animatzen ditugu herritarrak.


 

  • Jarraitu prebentzioan eta kontsumo arduratsuan arreta jartzen hondakinen kopurua murrizteko. Gogoratu jatorrian bereiztearen eta gaikako bilketaren garrantzia, eta utzi hondakin mota guztiak (errefusa, organikoa, paper-kartoia, beira eta ontzi arinak) dagozkien lekuetan.

  • Saihestu kontsumo konpultsiboa eta alferrikakoa. Planifikatu erosketak eta egin behar duzunaren zerrenda. Produktuak aukeratzerakoan saiatu ontziak eta bilgarriak murrizten. Orga edo poltsa berrerabilgarriak eraman.

  • Saihestu elikagaiak alferrik galtzea: planifikatu menuak eta ez erosi behar baino elikagai gehiago, aztertu eta ordenatu despentsa eta hozkailua, begiratu kontsumo-datak, kozinatu bakarrik behar duzuna, aprobetxatu soberakinak errezeta desberdinak eginez, izoztu…

  • Etxean gorde hondakin elektronikoak, altzariak edo inausketa-hondarrak aldi baterako geldirik dauden Garbiguneko eta tamaina handiko hondakinen bilketaren zerbitzuak berrezarri arte. Ahal den guztietan, konpondu etxean matxuratutako tresnak edo gorde aurrerago konpontzeko.

  • Armairuak garbitzen badituzu, ez gainkargatu arropa-edukiontziak eta etxean bildu hauek hustu arte.

  • Maskarak, eskularruak, esku oihaltxoak eta antzeko beste edozein hondakin plastikozko poltsa batean sartu, ondo itxi eta errefusera bota. Ahal duzun guztietan, aukeratu behin baino gehiagotan erabil daitezkeenak eta jarraitu zorrotz mantentzeko jarraibideak.

  • Positiboren bat duten etxeetan edo kobid-19ko berrogeialdian, sortutako hondakinak ez dira bereiziko, eta guztiak errefus-edukiontzietan utziko dira, ondo itxitako plastikozko poltsetan. Kasu honetarako emandako instruzioak ondo jarraitu hemen

  • Zabor poltsak ondo itxi eta ez utzi ezer edukiontzietatik kanpo. Infekzio-foku posibleak saihesteaz gain, garbiketa- eta desinfekzio-lanak errazten ditu, eta bilketa-langileek eskuz manipulatu behar izatea saihesten du.

  • Ez bota zigarro-puntak kalera. Hondakin arriskutsuak dira, estoldetatik ibairaino eta itsasoraino iristen dira, eta hilgarriak izan daitezke txoriek, arrainek eta beste animalia batzuek irensten badituzte. Zigarrokin bakar batek 8 litro ur kutsatzeaz gain zelulosa-azetatoa du, biodegradagarria ez den materiala eta bere efektu kutsatzaileak 25 urte iraun dezake.

  • Txakurrik baduzu, gogoratu kakak jaso behar dituzula.

  • Gogoratu eskuak garbitzea hondakinak bota aurretik eta ondoren


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA