Covid-19ari buruzko informazioa biltzen duen atal berezia sortu du udalak webgunean

Tolosako Udala
2020/03/29 | Koronabirusa
  • Eguneroko datuak, udalak hartutako neurriak, koronabirusarekin lotutako egunean eguneko albisteak, informazio iturri ofizial ezberdinetara loturak eta gomendio orokorrak biltzen dira bertan.

 

Tolosako Udalak Covid-19ari buruzko informazioa jasotzen duen atal berri bat jarri du martxan bere webgunean. Bertan jasotzen dira gaixotasunari buruzko eguneroko datuak, udalak hartzen dituen neurriak, koronabirusarekin lotutako egunean eguneko albisteak, hainbat informazio iturri ofizialetara loturak eta gomendio orokorrak. Atala egunero eguneratuko da, hartzen diren erabaki berriekin eta herritarren eskura jarri beharreko intereseko dokumentuekin.

Atal honen helburua da, modu garden batean, informazioa herritar guztien eskura jartzea. Izan ere, une zail hauetan, komunikazioak inoiz baino garrantzia handiago hartzen du, eta udalak ahalegin berezia egiten jarraitzen du herritarren interesekoa izan daitekeen informazioa ahalik eta modurik eskuragarrienean emateko.

Covid-19ari buruzko lehen ohartarazpenak iritsi zirenetik, Tolosako Udalak areagotu egin du bere komunikazio jarduera, iturri ofizialetatik eta eskura dituen euskarri digitalak eta fisikoak erabiliz herritarrei uneoro informazio zuzena helarazteko. Orain, eta urrats bat gehiago egite aldera, atal berezia sortu du, albisteez gain, herritarren eskura jarri beharreko informazioa atal batean jasotzeko.  

Koronabirusari buruzko atalera sarbidea hemen: https://udala.tolosa.eus/eu/koronabirusa