Ekipo informatikoak banatu dira arrakala digital akademiko eta soziala bizi duten ikasleen artean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/24 | Koronabirusa
  • Horretarako, hitzarmena sinatu da Tolosako ikastetxeekin eta ordenagailuak banatu zaizkie behar bereziak dituzten familietako haur eta gazteei etxeko lanak egin eta beren isolamendu egoera ez areagotzeko helburuarekin.


 

Hezkuntza zentroetako irakasleen eta ikasleen arteko harremana digitala izatera pasatu da Covid-19aren ondorioz ezarritako konfinamenduarekin, eta horrek, agerian utzi ditu arrakala digitalak sortzen dituen ezberdintasunak. Izan ere, Tolosako ikastetxeetako ikasle guztiek ez dute aukerarik ikasketen jarraipena etxetik eta modu digitalean egiteko. Hala, hezkuntza zentroekin elkarlanean eta hitzarmena bat medio, muturreko egoeran egon litezkeen familiei behin behineko irtenbidea emateko ardura hartu du udalak.

Gauzak horrela, Ikasketen Jarraipen Digitala ahalbidetzeko eta herriko ikastetxeetako ikasle guztiek ikasketen jarraipena digitalki eta etxetik egiteko aukera bermatzeko, ordenagailuak banatu dira eta Interneterako konexioa ahalbidetu da aipatutako familia horien artean.

Ekipo informatikoen banaketak, baina, helburu bikoitza izan du, arrakala digital akademikoa gainditzea batetik, eta haur eta gazteen isolamendu egoera ez areagotzea, bestetik.

Tolosako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBH-ko eta Batxilergoko ikasketak egiten dituzten, Laskorain Ikastola, Herrikide Ikastetxea eta Samaniego-Orixe ikastetxeetako zuzendarien eskutik, Tolosako Udaleko Gazteria Zerbitzuari helarazi zaizkio arrakala digitala pairatzen duten haur, nerabe eta gazteen zerrendak zein horiek teknologia digitalaren inguruan dituzten behar zehatzak.

Beharrak aztertuta eta baliabideak eskuratuta, Tolosako boluntario taldearekin elkarlanean egin da ordenagailuen banaketa zein Interneterako konexioen ahalbidetzea. Guztira, 25 ekipo informatiko banatu dira behar bereziak dituzten familietako haur-gazte eta nerabeen artean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA