Garbiketa lanen ostean, liburutegiko eraikina berriz ere zabalik bihartik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/01/18 | Koronabirusa
  • Osasun prebentzio arrazoiengatik itxi zen ostiral arratsaldean, eta garbiketa lanak burutu ostean, bihartik aurrera berriz ere zabalik egongo da segurtasun berme guztiekin.
  • Langileek modu telematikoan artatu dituzte herritarrak eraikina itxita egon den denboran.

Bihar berriz ere zabalduko da Udal Liburutegia, garbiketa lanak egin ostean. Eraikina guztiz desinfektatu da udalaren protokoloak jarraituz, ostiralean eraikina garbitzen duen langile batek positibo eman eta gero. Berme guztiekin ateak zabaltzeko aukera dagoela ziurtatu du prebentzio teknikariak udalarekin elkarlanean, hortaz, bihar berriz irekiko da Aranburu Jauregia.

Liburutegia zabalik egongo da bihartik aurrera eta baita Aranburu Jauregiko bi erakusketak ere. Hala ere, aste honetako irakurketa taldeen saioak ez egitea erabaki da. Berdintasun sailak antolatutako saioak, berriz, telematikoki egitea aztertzen ari da udala.

Arreta telematikoa ostiral arratsaldetik

Ostiral arratsaldean itxi zen eraikina osasun prebentzio arrazoiengatik, eraikina garbitzen lan egiten duen pertsona batek positibo eman ostean. Langileek modu telematikoan artatu dituzte herritarrak eraikina itxita egon den denboran.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA