Gaurtik aurrera Covid19aren aurkako txertaketak Beotibar pilotalekuan egingo dira

Tolosako Udala
2021/03/15 | Koronabirusa
  • Beotibar pilotalekua egokitu da Covid19aren aurkako txertaketa kanpainarako eta gaur, 14:00etatik aurrera hasiko dira txertoak bertan ematen.

  • Udalak azpiegitura Osakidetzaren esku utzi du eskualdeko txertaketak bertan gauzautu ahal izateko.

 

 

Gripearen txertaketa kanpainarekin egin zen moduan, berriz ere Udalak azpiegitura bat jarri du Osakidetzaren eskura txertaketa kanpainak modu egokiagoan egin ahal izateko.

Gripearen kanpainarako Emeterio Arrese eraikina erabili zen eta oraingoan Beotibar pilotalekua egokitu da Covid19aren aurkako txertoa emateko. Aurrerantzean beraz, eskualdeko txertaketak bertan egingo dira.

Gaur hasiko dira, 14:00etatik aurrea, txertaketa kanpainarekin Beotibar pilotalekuan, zehazki, irakasleekin. Hitzorduarekin joan beharko da, orain arte bezala.

Txertoa jasotzeko hitzordua emateko Osakidetzako langileak jarriko dira txertaketara deituta dauden herritarrekin harremanetan. Hortaz, txertaketa prozesua mantentzen da, baina kokalekua da aldatzen dena.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA