Gizarte zerbitzuen gida osatu du udalak behar ezberdinak dituzten herritarrei zuzenduta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/02 | Koronabirusa
  • Hainbat alorretan lan egiten duten erakundeen eta elkarteen telefonoak eta helbide elektronikoak bildu ditu gida honetan udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak.


 

Gizarte alorreko hainbat gairen inguruan laguntza behar duten herritarrei zuzendutako gizarte zerbitzuen gida osatu du udalak. Gizarte laguntzen berri emateko eta herritarrek dituzten beharrei erantzuteko hainbat baliabide biltzen ditu gidak, hala nola, hainbat alorretan lan egiten duten elkarte eta erakundeetako telefono zenbakiak eta helbide elektronikoak.

Hala, egungo egoerak eraginda laguntza psikologikoa edo psikosoziala behar dutenei, hitz egiteko beharra dutenei, doluan laguntza behar dutenei, konfinamenduaren ondorioz bizikidetza arazoak dituztenei edo haien ardurapean mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko gida osatu du udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak.

Laguntza eskaintzen duten erakunde orokorrekin harremanetan jartzeko baliabideak ere bildu dira bertan, besteak beste, Tolosako Udalarenak zein larrialdietakoak eta Osakidetzakoak.

Osasun larrialdi egoera hasi zenetik, pertsonen beharrei erantzutea izan da Tolosako Udalaren zeregin nagusia, eta gida hau ere helburu horri lotuta osatu da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA