Harreman soziala ahalik eta gehien mugatzeko eta neurriak zorrotz errespetatzeko deia, koronabirusaren hedapenaren aurrean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/22 | Koronabirusa
  • Olatz Peon Ormazabal alkateak azken egunotako datuen joeraren aurrean kezka azaldu du eta tolosarrei, beste behin, neurriak errespetatzeko eta arduraz jokatzen jarraitzeko eskatu die

 

Eusko Jaurlaritzak indarrean jarriko dituen neurri berrien aurretik, azken egunotako datuen aurrean kezka azaldu du Olatz Peon Ormazabal alkateak eta harreman sozialak ahalik eta gehien mugatzeko eta neurriak zorrotz errespetatzeko deia egin du.

Tolosa, Gipuzkoako gune gorrien artean dago, kutsatze tasa altuengatik. Atzo 24 kasu positibo berri atzeman ziren, gaur 16, guztira azken 7 egunetan, 87.

Alkateak, adierazi du egoeraren jarraipen estua egiten ari direla eta kezkatuta daudela egoeraren joera eta bilakaerarekin. “Azken egunotako datuak bereziki kezkagarriak dira, udalerrian, egunetik egunera kasu positibo gehiago daude eta horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da arduraz jokatzea, neurriak zorrotz errespetatzea eta ahalik eta gehien mugatzea gure harreman sozialak”.

“Ulegarria izan liteke denboraren poderioz neurriek nekea eragitea eta erlaxazio bat egotea herritarren artean, baina egoerari behar bezala aurre egin ahal izateko nahitaezkoa eta oso garrantzitsua da NEURRIAK ZORROTZ BETETZEA, eta guztion ardura da gorakada hori etetea” nabarmendu du alkateak.

Bete beharreko neurriak gogorarazi ditu:

  • MASKARA ERABILTZEA NAHITAEZKOA DA.

  • SINTOMARIK BAZENU GERATU ETXEAN ETA ISOLATU ZAITEZ.

  • LEKU ITXIETAN (PRIBATU NAHIZ PUBLIKOETAN) GIROA ETENGABE AIREZTATU

  • ESKUAK ETENGABEAN GARBITU.

  • DISTANTZIAK MANTENDU.

  • OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUETAN ESERITA KONTSUMITU (musukoa edateko edo jateko kendu soilik).

  • JENDE PILAKETAK SAIHESTU

  • FAMILIA, ETXEBIZITZA BERDINEAN BIZI DIREN PERTSONA TALDEA BEZALA ULERTU, GAINERAKO SENITARTEKOEKIN AURRETIK ADIERAZITAKO NEURRI GUZTIAK BETE (Familia eta lagun arteko topaketetan ematen ari da kutsatze handiena).

Osasun sailaren neurri berriak ezagutu aurretik egin nahi izan ditu adierazpenok alkateak, "Eusko Jaurlaritzak neurriak indarrean jartzen dituen momentutik horiek zorrotz beteko eta betearaziko ditugu gure eskumenen esparruan birusaren hedapena mugatzea lehentasunezkoa delako momentu honetan gu guztion osasun eta segurtasuna bermatzeko”.

Birusaren hedapena mugatzea, guztion ardura

“Egungo egoerari aurre egiteko indarrak batu behar ditugu, herri kontzientzia sustatu, konpromiso eta ahalegin indibidual zein komunitarioari eutsi, zuhurtziaz eta elkartasunez jokatu, elkar zaintzeko, ingurukoak babesteko, bereziki kolektibo ahulenak” azpimarratu du alkateak.

“Harreman sozialak ahalik eta gehien mugatuta lortuko dugu, elkarrekin, kasuen gorakada geldiaraztea eta birusaren hedapena mugatzea; orain, inoiz baino modu arduratsuagoan jokatu behar dugu, horren araberakoa izango baita egoeraren bilakaera eta ziur naiz, etorriko direla garai hobeak, elkarrekin egoteko eta gozatzekoak” esanez amaitu du alkateak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA