Herritarren babes eta segurtasunerako maskarillak banatu dira autobus urbanoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/17 | Koronabirusa
  • Aste honetan garraio publiko guztietan banatu dira maskarillak, baita Hiribusean ere; horiek erabiltzeaz gain indarrean dauden gainerako segurtasun neurriak errespetatzen jarraitu behar da, eta garraio publikoan derrigorrezkoa da erabiltzaileen arteko segurtasun distantzia mantentzea.
  • Beste aste batez, eskualde osoarako materiala jaso eta banatuko du gaur udalak, brigadako langileen laguntzarekin.

 

Garraio publikoa erabiltzen duten herritarren artean ahoa eta sudurra babesteko maskarillak banatu ditu aste honetan udaltzaingoak Tolosako autobus geltokietan eta Hiribusean. Maskara kirurgikoak dira, eta Covid-19aren hedapena saihestea dute helburu. Hirubus zerbitzuko autobusetan eta autobus geltokietan banatu da materiala, eta Renfek ere banatu ditu tren erabiltzaileen artean.

Maskara hauen bidez, ahoa eta sudurra babesten dira, eta gaixotasunaren hedapena gelditzea ahalbidetzen dute. Hainbat maskara mota daude herritarren eskura, babes maila eta erabilera ezberdinetakoak, jarduera motaren arabera sailkatuta, eta horiek erabiltzea bezain garrantzitsua da maskarak modu egokian jartzea eta kentzea, eta gainerako babes neurriak erabiltzen jarraitzea: norbanakoen artean metro eta erdiko edo bi metroko distantzia mantentzea eta eskuak maiz garbitzea.

Maskarak jende ugari pilatu daitekeen lekuetan erabili behar dira, segurtasun distantzia mantendu ezin den kasuetan; oso garrantzitsua da ahoa eta sudurra ondo estaltzea, eta maskararen aurreko aldea eskuekin ez ukitzea. Maskara belarri atzean geratzen diren gometatik tira eginez kendu edo jarri behar da, eta bustitzen edo zikintzen bada beste bategatik ordezkatu behar da. Erabiltzen ez den uneetan maskara poltsa itxi batean gorde behar da, eta maskara jarri aurretik eta kendu ondoren eskuak garbitu behar dira.

Babes neurri guztiak mantendu

Maskara kirurgikoek zein etxean egindako maskarek ez dute erabateko babesa bermatzen, baina birusa hedatu ez dadin laguntzen dute. Izan ere, maskara mota hauek gaixo dauden pertsonek birusa ez zabaltzea ahalbidetzen dute.

Beste aste betez, udalak eskulade osorako materiala jaso du eta brigada arduratuko da jasotako maskarilla eta eskularruak banatzeaz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA