Igandean Getarian jokatuko diren estropadak ikustera ez joateko eskatzen da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/16 | Koronabirusa
  • Egungo egoera kontuan hartuta, sortu daitezkeen jende pilaketak ekidin eta koronabirusaren hedapena gelditzeko Getariako Udalak egin duen eskariarekin bat egin du Tolosako Udalak.


Igande honetan, uztailak 19, jokatuko da Getarian I. Ékolo Bandera estropada, eta bertan parte hartuko du Tolosaldeako traineruak. Bai Getarian eta bai Tolosan agertu diren koronabirus kasu berrien aurrean, ordea, arduraz eta zentzuz jokatzeko eskatu du Getariako Udalak, eta arraun zaleei eskatu die ez daitezela Getariara gerturatu, estropada unean sor daitezkeen jende pilaketak ekidin eta koronabirusaren hedapena gelditzeko. Tolosako Udalak bat egin du eskariarekin, eta herritarrei arduraz eta zentzuz jokatzeko eskatu die, igandean Getariara ez joateko eskariarekin batera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA