Iurramendiko baratza parkeko eremu komunak erabili ahal izango dira gaurtik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/07 | Koronabirusa
  • Erabiltzaile guztien osasuna babesteko hainbat prebentzio eta segurtasun neurri barne hartzen dituen protokolo bat zehaztu da eremu komunetako erabilera arautzeko.

 

Iurramendiko baratza parkeko txabola eta konpostatzeko eremua erabilgarri egongo dira gaurtik aurrera. Apirilaren 15az geroztik baimenduta dago norbera bere baratzean jardutea, baina eremu komunak erabiltzea galarazita zegoen. Gaurtik aurrera baratza parke guztia bere osotasunean erabili ahalko da, aldagelak eta tresnen gordailua barne, baina erabiltzaile guztien osasuna babesteko hainbat prebentzio eta segurtasun neurri jarraitu beharko dira:

  • Koronabirusaren sintomarik baduzu, etxean geratu.

  • Erabiltzaileen artean bi metroko segurtasun distantzia mantendu.

  • Baratza bakoitzean erabiltzaile bakarra aritu.

  • Lanabesen biltegian eta aldageletan pertsona bakarra sartu ahal izango da aldi berean; momentu berean bi pertsona egon ahal izango dira txabolan, bat aldageletan bestea tresnen gelan. Konpostaguneetan ere pertsona bakarra aritu ahalko da lanean.

  • Txabolara sartu aurretik eta irtetean eskuak garbitu ura eta xaboiarekin.

  • Erabilitako lanabesak eta ateetako heldulekuak desinfektatuta utzi. Horretarako tresnak urarekin modu arruntean garbitu ondoren heldulekuak urarekin eta lixibarekin desinfektatu beharko dira. Txabolan lainoztagailuak edo pulberizadoreak jarriko dira, erabiltzaile bakoitzak lanabesak, ateetako heldulekuak… garbitu ahal izateko. Guztira 4 lainoztagailu jarriko dira, txabolak dituen 3 departamentuetan bana eta komunean bestea, guztiak lixibarekin eta urarekin prestatuta.

  • Erabilera pertsonalerako beharrezko xaboia, desinfektatzeko produktuak, eskuak lehortzekoak… eta bestelako babes neurriak, eskularruak adibidez, norberak eraman beharko ditu. Txabolako toailak kendu egingo dira.

  • Instalazioetako garbiketa lanak indartu egingo ditu erabiltzaile elkarteak. Horretarako, txandak antolatuko dira eta betiko moduan txanda horiek betetzea derrigorrezkoa izango da erabiltzaile guztientzat. Instalazio guztiak lixibarekin eta urarekin garbituko dira ireki urretik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA