Jolastoki guztiak irekita daude haurren gozamenerako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/22 | Koronabirusa
  • Garbiketa lanak areagotu egingo dira jolastokietan eta informazio kartelak ere jarri dira, ahal den heinean segurtasun tarteak errespetatu behar direla gogorarazi eta haurrek segurtasunez jolastu dezaten.

  • Normaltasun berriaren barruan garraioan zein jarduera ekonomikoarekin lotutako guneetan ez da aforo mugarik egongo baina 1,5 metroko distantzia errespetatzea ezinbestekoa izango da. Garraio publikoan derrigorrezkoa izango da maskarila erabiltzea.

  • Etxe berean bizi ez diren pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantendu beharko da, eta mantendu ezin den kasuetan maskarila erabili beharko da.

 

Haurrei zuzendutako Tolosako jolastoki guztiak irekita daude dagoeneko haurren gozamenerako. Tolosako Udalak areagotu egingo ditu gune horien garbiketa lanak, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Informazio kartelak ere jarri dira aipatutako guneetan, gurasoek ere arduraz jokatu dezaten eta haurrek segurtasun berme guztiekin jolasteko aukera izan dezaten.

Era berean, udarari begira protokolo bat lantzen ari da udala espazioen erabilera segurtasun berme guztiekin egiteko, bereziki haur, gazte eta haurren udako aisialdi eskaintzari begira, espazioen antolaketarako, ezarrita dauden segurtasun eta prebentzio neurriak kontuan hartuta.

Jolastokien irekiera ez da Eusko Jaurlaritzak izendatutako normaltasun berriaren baitan iritsi den aldaketa bakarra. Mugikortasunari dagokionez, mugarik gabe ibiltzeko aukera dago, eta garraio publikoan zein pribatuan ere ez da aforo mugarik egongo. Hori bai, maskarila erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Norberaren ibilgailuan etxe berdineko kideak plaza guztiak bete arte ibili ahalko dira, baina ibilgailua etxe bereko kideak ez diren pertsonekin elkarbanatzen bada maskarila erabili beharko da.

Jarduera ekonomikoari dagokionez, merkataritza saltokietara, eta ostalaritza guneetara (tabernak, terrazak eta jatetxeak) aforo mugarik gabe sartu ahalko da, beti ere pertsonen artean 1,5 metroko tartea errespetatuz. Aire librean kirola taldean egin ahalko da, baina gehienez ere 30 pertsonako taldeetan.

Gogoratu, normaltasun berrian ere zuhurtziaz eta arduraz jokatzen jarraitu behar dela, eta higiene, segurtasun eta prebentzio neurriak errespetatu behar direla: eskuak maiz garbitu eta pertsonen artean ezin bada 1,5 metroko distantzia mantendu maskarila erabili beharko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA