Kalera irteteko eta kirola egiteko irizpideak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/01 | Koronabirusa
  • Ariketa fisikoa kalean egiteko aukera egongo da bihartik aurrera, baina adin tartearen arabera irteerak egiteko ordutegiak eta bete beharreko hainbat baldintza zehaztu dira pilaketak ekiditeko.


 

Ariketa fisikoa egin ahal izateko kalera atera ahalko da bihartik aurrera. Irteerak egiteko, ordea, adinaren araberako ordutegiak eta beste hainbat baldintza finkatu dira. Osasun larrialdi egoera ezarri zenetik zehaztuta dauden segurtasun eta prebentzio neurriak ere mantendu beharko dira. Honakoak dira bihartik aurrera ariketa fisikoa egiteko kalera irtetzeko baldintzak:


 

14 urtetik gorako pertsonak

  • Ordutegia: 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara.

  • Egunean behin

  • Paseoak etxetik kilometro baterako distantzian, banaka edo etxe berean bizi den beste pertsona batekin

  • Kirola herriko mugen barruan egin beharko da eta bakarka (mendira joan, korrika egin, bizikletan ibili…)

  • Ezingo da ibilgailurik o garraio publikorik erabili ariketa fisikoa egin nahi den eremu batera mugitzeko

  • Gainerako pertsonekiko bi metroko distantzia mantendu beharko da


70 urtetik gorakoak eta menpekotasuna dutenak

  • Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara

  • Egunean behin

  • Paseoak etxetik kilometro baterako distantzian, banaka edo etxe berean bizi den beste pertsona batekin

  • Kirola herriko mugen barruan egin beharko da eta bakarka (mendira joan, korrika egin, bizikletan ibili…)

  • Ezingo da ibilgailurik o garraio publikorik erabili ariketa fisikoa egin nahi den eremu batera mugitzeko

  • Gainerako pertsonekiko bi metroko distantzia mantendu beharko da

 

14 urtetik beherako pertsonak (0-13 urte bitartekoak)

  • Ordutegia: 12:00etatik 19:00etara

  • Egunean behin

  • Gehienez ordubete egunean

  • Etxetik kilometro batera

  • Heldu baten ardurapean. Heldu bakoitza gehienez ere hiru haurrekin atera daiteke kalera. Guraso bakoitza haur batekin ateratzea galarazita dago.

  • Baimenduta dauden jarduerak: paseatu, korrika egin, bizikletan edo patinetean ibili… (norbere jostailuak bakarrik erabili daitezke)

  • Etxekoak ez diren gainerako pertsonekin bi metroko distantzia mantendu

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA