Konfinamendu egoeran, elkarbizitzarako gomendioak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/17 | Koronabirusa

Osasun Alarma egoera honetan, etxean ordu asko pasatzeak, aisialdirako alternatiba berriak bilatzera bultzatu gaitu eta areagotu egin dira balkoietako musika-kontzertuak edota etxeko kirol saioak. Zoragarria eta eskertzekoa da tolosarren jarrera aktiboa, sormena eta jarduera artistikoa, baina horrek ondorioak izan ditzake inguruko bizilagunengan.

Herritarrek estimatzen dute balkoietako sozializaziorako unea, egoerari aurre egiten eta eguneko orduak azkarrago igarotzen laguntzen dutelako eta komunitate sena indartzen, baina ez dugu ahaztu behar hainbatek lanera joan behar dutela eta gaixorik etxean dauden herritarrak ere badaudela. 

Hori dela eta, eta bizilagunen arteko elkarbizitza bermatzeko eta sustatzeko helburuarekin, Tolosako Udalak hainbat gomendio eta jarraibide zabaldu nahi izan ditu herritarren artean.  Harremanak hobetzeko eta elkar-errepestatzeko aholku errazak dira, etxebizitzetan sor daitezkeen eragozpenak baretu eta saihesteko eta bereziki, atseden hartzeko eskubidea eta aisialdirako  eta sozializaziorako eskubidea uztartzeko.

Zentzuz jokatu eta errepestatu:

  • Eraikin batean bizi bazara, elkartasunez jokatu eta harremanak zaindu; gogoan izan hainbat bizilagun eta herritar dituzula inguruan.
  • Zaindu beraz ingurukoak eta errespetatu guztien behar eta egoerak: haurrak, adinekoak, nerabeak, helduak, lanera doazenak edota gaixorik etxean daudenak.
  • Saiatu besteen tokian jartzen, enpatia izaten eta pentsatu guztientzat izaten ari dela egoera zaila.
  • Kontzientzia hartu, inoiz baino gehiago gure ongizatea gure etxeetako portaeren menpe baitago.
  • Kirola egiteko edota jarduera libreetarako ordu mugak ezartzen saiatu, esaterako 9:00etatik 21:00etara.
  • Haurrak badituzu eta dantzan edota saltoka ibiliz gero, saiatu alfonbradun zoruan egiten edota zarata murrizteko neurriak hartzen.
  • Musika edota irratia oso ozen entzutea gustuko baduzu, kaskoak erabili edota bolumena zentzuzkoa dela ziurtatu.
  • Ez astindu etxeko alfonbrak balkoian.
  • 20:00etatik aurrera, musika jarduerak mugatu denboran eta dezibelioetan, inguruko bizilagunei eragozpenik ez sortzeko. Ordu muga: 21:00ak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA