Krisiaren eraginagatik egoera larrian dauden etxebizitza babestuko maizterrek ez dute errenta ordaindu behar izango

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/17 | Koronabirusa
  • Krisiaren ondorioz, Tolosako Udalaren etxebizitza-parke publikoetako maizterrei ez zaie apirileko, maiatzeko, eta ekaineko errenta kobratuko, langabezian geratu badira, aldi baterako enplegu-erregulario egoeran badaude edota autonomoak badira eta beren diru-sarrerak %40 edo gehiago murriztu badira.
  • Hortaz, onuradun izan ahalko dira baldintza horiek betetzen dituzten maizter guztiak eta eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dituzte.

 

Gaur modu telematikoan ospatu den ezohiko Osoko Bilkuran Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan hartutako neurriekin bat egitea adostu eta onartu du aho batez Tolosako udaltzabak; hortaz, Tolosako Etxebizitza-parke publikoetako alokairu publikoko etxebizitzetan bizi diren ekonomia kalteberatasun egoeran dauden maizterrek ez dituzte aldi batean alokairua eta komunitate gastuak ordaindu beharko.

Xabier Balerdik, Antolakuntza alorreko zinegotzi arduradunk, adierazi du, Covid-19aren hedapen azkarrak aurrekaririk gabeko osasun alerta baten pean jarri gaituela eta herritar asko ari direla egoeraren kalteak jasaten, osasun-krisi honek eragin zuzena duelako ekonomian, gizartean, ekoizpen-kateetan eta baita herritarren egunerokoan ere.

Horregatik, familia eta kolektibo ahulenak babestea behar-beharrezkotzat jota, jarduera ekonomikoaren geldiarazteak maizterrak gastuei aurre egiteko gaitasunik gabe utzi dituen kasuetan apirileko, maiatzeko eta ekaineko errentak eten egingo dira.

Horrenbestez, neurri honen onuradun izango dira, osasun-larrialdi egoeragatik langabezian gelditu diren maizterrak, aldi baterako enplegu-erregulazio espediente batean daudenak edota autonomoak direnak euren diru-sarrerak %40 edo gehiago gutxitu badira.

Eskabideak non eta nola:

Eskabideak maiatzaren 31ra arte egin ahal izango dira, baina data luzatu ahal izango da, alarma-egoera ere luzatzen bada. Eskaerak bide telematikoak erabilita aurkeztu beharko dira www.tolosa.eus webgunearen bitartez eskaera inprimakia beteta. Eskaera telematikoa egiteko aukerarik ez badago, aurrez-aurreko arreta zerbitzuak etenda daudela kontuan izanda, herritarrak etxebizitzak@tolosa.eus helbidera ere jo dezakete horiek gauzatzeko.

Eskaera orriarekin batera langabezia egoeraren ziurtagiria (langabezian egoteagatik jasotzen den prestazioa azaltzen duena) eta autonomoen kasuan, Foru Ogasunaren ziurtagiri atxiki beharko dira. Baita ere maizterraren erantzukizuneko adierazpena ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA