Larunbatetik aurrera, ostalaritza zabalik eta udal-konfinamendua kenduta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/12/11 | Koronabirusa
  •  Mugikortasun muga 22:00etatik 6:00etara mantendu egingo da, abenduaren 24an eta 31n izan ezik. Bi egun horietan 01:30era arte luzatuko baita muga.

  • Ostalaritza eta jatetxeek beren jarduera berreskuratu ahal izango dute bihartik aurrera, goizeko 6:00etatik 20:00etara, terrazak irekita eta barneko jarduera %50era mugatuta.

 

Bihar indarrean sartuko den dekretu berriaren harira, Tolosako udal gobernuak erantzukizun indibidual zein kolektiborako deia egin du, bizitzen ari garen egoera honetan konpromisoa eta erantzukizuna ezinbestekoak direlako egoerari aurre egiten jarraitzeko.

Dekretu berriaren ondotik, zenbait neurri malgutu egingo direnez, arduraz jokatzen jarraitzeko beharra azpimarratu du udal gobernuak. “Egoerak hobera egin badu ere, egoera oraindik larria da eta beraz, datozen egunetan eta Gabonetan, arduraz jokatzen jarraitzea ezinbestekoa da, urtarrilean egoera okerragoan egon ez gaitezen; birusaren aurrean, erantzukinez jokatu behar dugu, oreka bilatuz osasunaren eta jarduera ekonomikoaren artean” azpimarratu du udal gobernuak.

Ez da lasaitzeko unea

Neurriak zorrotz errespetatzen eta distantziak mantentzen jarraitzeko beharra ere azpimarratu du udal gobernuak. “Osasun larrialdi egoeran jarraitzen dugu eta beraz, ezin gara lasaitu, neurriak errespetatu behar ditugu eta Gabonetan familia eta gizarte harremanak zaindu eta mugatu behar ditugu” gaineratu dute.

Bihartik aurrera indarrean sartuko diren neurriak:

  • Mugikortasun muga 22:00etatik goizeko 06:00etara mantendu egingo da. Abenduaren 24ean eta 31n izan ezik,egun horietan ordu-muga 01:30era luzatuko baita.

  • Udal-konfinamendua kentzen da eta Gipuzkoara zabaldu abendauren 23ra arte. Ondoren, konfinamendu perimetrala Euskadin mantenduko da, abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2a bitartean izan ezik.

EAEtik kanpoko joan etorrietarako erantzunkizupeko adierazpena bete eta aurkeztu beharko da. Eskuratu agiria hemen.

  • Gehienez ere 6 pertsona elkartzeko neurria mantentzen da. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1eko ospakizunen gehienez ere 10 pertsona elkartu ahal izango dira eta gomendatzen da, horiek bi bizikidetza-unitatekoak izatea, ospakizun guztietan berdinak izatea eta arreta eta zaintza berezia izatea egoera ahulenean dauden pertsonekin.

  • Ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimenduta goizeko 6:00etatik 20:00etara. Tolosa 100.000 biztanleko 500eko intzidentzia-tasatik behera dagoenez, bihar bertan, larunbata, abenduak 12, ostalaritza eta jatetxeek beren jarduera berreskuratu ahal izango dute, terrazak irekita eta barneko zerbitzua %50era mugatuta. Mahaietan eserita kontsumitu beharko da, gehienez ere 6ko taldetan eta debekatuta egongo da barran edota zutik kontsumitzea. Musukoa une oro erabili beharko da eta soilik elikagaiak edota edariak kontsumitzeko kendu ahal izango da.

20:00etan itxi beharko dira establezimenduak, baina eskaerak 21:00ak arte entregatu ahal izango dira establezimenduan bertan, aurrez hitzordua eskatuta, eta ixita egondo dira gainerako zerbitzuak eskaintzeko. Etxez etxeko banaketak 22:00 arte egin ahal izango da.

Establezimendu guztiek gehienezko edukiera azaldu beharko dute, eta horretarako udalak datozen egunetan eskuorriak banatuko dizkie ostalariei beren ohiko edukiera osoa azaldu dezaten eta indarrean dagoen edukiera bermatu eta kontrolatu dezaten.

Zerbitzuguneak neurri honetatik salbuetsita daude eta gomendatzen da establezimenduetako terrazetan ez erretzea.

Ostalaritza irekierarekin batera, udalak gogorarazi du, ostalaritza-bonuak erabiltzeko epea luzatu egin zela eta horiek datorren urteko martxoaren 31ra arte erabili ahal izango direla.

  • Lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol lehiaketak baimentzen dira, aurerantzean kirol federatuko entrenamenduak ere bai, 6 pertsonako taldeetan, aldagelak erabili gabe.

Abonatuek, baina, aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte gehienez ere %30eko edukierarekin.

Kirol-jardueretako gainerako neurriak mantendu egiten dira:

    • Kirola bakarka edota bizikideekin bakarrik egin ahal izango da eta hiri-inguruneetan musukoa erabilita egin beharko da kirola.

    • Gimnasio, kirol-talde, igerileku eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, eskola kirola izan ezik, musukoa erabilita, 6 laguneko taldeetan eta edukiera %40ra mugatuta.

    • Kirol ekitaldiak publikorik gabe gauzatuko dira.


 

Gabonetako programazioa segurtasun neurri guztiak hartuta

Gabonetako eskaintza egungo egoerara egokituta eta beharrezkoak diren prebentzio eta osasun eta segurtasun neurriak hartuta antolatu du udalak 3 helbururekin: merkataritza babestu eta sustatzea, haurrentzako egitarau berezia eskaintzea eta eta kultur jarduerak mantentzea.

Gauzak horrela, datozen egunetan kulturaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta etxeko txikienek ere Olentzero, Mari Domingi eta Erregeak agurtu ahal izango dituzte Gure Zirkuan abenduaren 24ean eta urtarrilaren 5ean.

Ikuskizunetako edukierak %50era mugatuta egongo dira eta guztiak 21:00etarako amaituta egongo dira.

Kale argitazpena ere piztu da eta datozen egunetan jarriko dira jaiotza eta gutunak uzteko postontzia Triangulo plazan, herritarrak jai giroan murgildu eta erosketak herrian egin ditzagun sustatzeko.

Gabonetako egitarau osoa eskuragarri dago www.tolosa.eus webgunean.


 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA