-
Tolosak egun, 422,68ko inzidentzia-tasa du eta beraz, 500eko tasara iritsiz gero konfinamendu perimetrala ezarri, taldeko kirola eten eta ostalaritza eta jatetxe establezimeduak itxiko lirateke.
-
Hori gerta ez dadin, zuhurtziaz eta arduraz jokatzen jarraitzea eta prebentzio neurriak zorrotz betetzea beharrezkoa dela azpimarratu du Udalak.
Gabonen ondotik, datuen goranzko joeraren aurrean prebentzio neurriak egokitu eta areagotu ditu Osasun Sailak birusaren transmisioa murrizteko helburuarekin.
Gauzak horrela, bihar indarrean jarriko diren neurri berriak jaso ditu Eusko Jaurlaritzak, argitaratu berri duen dekretuan.
Egoera kezkagarria
LABIk neurri zorrotzagoak ezarri ditu inzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan. Egun, Tolosak, 422,68ko inzidentzia-tasa du eta beraz, ezinbestekoa da neurriak zorrotz betetzea eta arduraz jokatzen jarraitzea egoerak okerrera egin ez dezan. Izan ere, 500eko tasara iritsiz gero ostalaritza eta jatetxe establezimenduak itxi, taldeko kirola eten eta herriko konfinamendu perimetrala ezarriko litzateke-eta.
“Egoera beraz, kezkagarria da eta ezin gara lasaitu, ezinbestekoa da prebentzio neurriak betetzea, mugikortasun geografikoa murriztea eta gizarte-harremanak mugatzea, “burbuila” txiki eta egonkorrak sortuz, elkar zaintzeko eta kutsatzeen hedapena mugatzeko, hori baita momentu honetan lehentasun nagusia” adierazi du Olatz Peon Ormazabal alkateak.
“Herritarren konpromiso eta laguntza ezinbestekoa da egoerari aurre egiteko eta arauak bete daitezen lanean jarraituko dugu udaletik, tolosar guztien osasun bermatzeko eta herriko jarduera ekonomikoari ere eusteko” azpimarratu du alkateak.
Txertaketa Tolosan
Azpimarratzekoa da, momentu honetan Tolosako adineko pertsonen egoitzetan ez dagoela kasu positiborik. Dagoeneko Uzturre eta Iurramendiko adineko egoitzetako egoiliar zein langileei txertoa jarri zaie. Eusko Jaurlaritzaren txertaketa estrategiari jarraituta datozen asteetan jasoko dute bigarren txertoa.
Jarraitu beharreko prebentzio neurriak:
1. MUGIKORTASUNA
2. ORDUTEGIAK
Edukierari dagokionez, 150metro karratutik gorako merkataritza establezimenduetako edukierak %40ra murrizten dira, eta 150 metro karraturainoko azalera duten establezimendue %60koa izan beharko du.
Ostalaritza establezimenduen kasuan gogorarazten da:
- Kanpoan eta barruan mahaietan eserita kontsumitu beharko da, gehienez ere 6ko taldetan.
- Debekatuta dago barran, establezimendu barruan, terrazan eta inguruetan zutik kontsumitzea.
- Musukoa une oro erabili beharko da eta soilik elikagaiak edota edariak kontsumitzeko kendu ahal izango da.
- Terrazetan ez erretzea gomendatzen da, tabakoaren kea birusaren transmisio-eragilea delako, batez ere, musukorik eta distantziarik gabe pertsonak biltzen diren testuinguruetan.
3. PERTSONEN BILKURAK
4. KULTUR ETA KIROL JARDUERAK
-
Profesionalak ez diren musika eta ahots taldeen entseguak eta emanaldiak bertan behera
-
Profesionalak ez diren dantza taldeen entseguak baimenduta, antzerki jarduerarako indarrean dauden baldintzekin: segurtasun tarteak, musukoaren erabilera eta gehienez ere 6ko taldeak.
-
Kirola bakarka edo taldean egin ahal izango da, kontaktu fisikorik gabe eta gehienez ere 6 pertsonako taldeetan.
-
Lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol lehiaketak baimentzen dira, baita kirol federatukoak ere.
-
Eskola Kirola baimenduta, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere 6 pertsonako taldeetan antolatuta, osaera aldatu gabe eta aldaketak ezingo dira erabili.
-
Kirol instalazioak: gimnasio, kirol-talde, igerileku eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira edukiera %50era mugatuta, bakarka edo taldean, gehienez ere 6 pertsonako taldeetan.
Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira gehienez ere %30eko edukierarekin.
Kirol ekitaldiak publikorik gabe gauzatuko dira.