Leidor aretoak eta Kultur Etxeak ohiko jarduera berreskuratuko dute, osasun neurri guztiak jarraituta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/27 | Koronabirusa
  • Agindu berriaren ondotik, gaurtik aurrera, programatutako ikuskizun eta kultur jarduera guztiak berreskuratuko dira.

 

 

Atzo bertan argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak agindu berria. Gauzak horrela, aurrerantzean ondorengo neurri orokorrak jarraitu beharko dira:

1. Zirkulazio askatasuna mugatzen da 23:00-06:00ak bitartean.

2. Euskal Autonomi Erkidegoan eta udalerrian sartu eta ateratzea mugatzen da.

Aurretik aipatutako ordutegian eta EAEn zirkulazioa baimenduko da ondorengo kasuetan: Ondorengo salbuespenekin:

  • Sendagaiak, osasun produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erosteko.

  • Osasun-zentro, -zerbtizu eta -establezimenduetara joateko.

  • Albaitaritza-zentroetara joateko urgentziazko arrazoiengatik.

  • Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzeko.

  • Ohiko bizilekura edo familia bizilekura itzultzeko, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren.

  • Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulenei laguntza eta zaintza emateko.

  • Ezinbesteko edo premia egoeretarako eta antzeko beste edozein jardueretarako behar bezala egiaztatzen bada.

  • Gasolindengietako edo gasolina zerbitzuguneetako errepostajea, aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean.

  • Mugakide diren lurraldeetako finantza eta aseguru erakundeetara edo hornidura estazioetara joateko.

  • Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko edo presako jardueretarako.

  • Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzeko.

  • Azterketa edo proba ofizialak atzeraezinak egiteko.

Udalerrien kasuen, mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen da, ohiko igarobidean, banakako gizarte, ekonomia, eta kirol jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko. Baimenduta daude, baita ere, kirol-lehiaketarako beharrezkoak diren lekualdatzeak.

3. Espazio itxi zein aire zabalean, erabilera publiko zein pribatuko espazioetan, gehienez ere 6 pertsonako taldeak egon ahal izango dira, salbu bizikideak badira.

 

Neurri zehatzak esparruka:

  • Establezimenduak, instalazioak eta lokalak: gehieneko edukiera adierazi beharko dute, eta edukiera %50era mugatu. Segurtasun tartea mantendu beharko da eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

  • Ostalaritza eta jatetxeak: barneko edukiera %50era mugatuko da, mahai multzoen arteko 1,5 metroko distantzia mantenduko da. Ezingo da barran kontsumitu eta mahai bakoitzeko gehienez ere 6 pertsonako taldeak daude baimenduta. Musukoa derrigorrezkoa da eta soilik jateko edo edateko kendu ahal izango da. 23:00etarako lokalak itxi beharko dira.

  • Azokak: edukiera %50era mugatuko da eta postuen artean 1,5metroko distantzia mantenduko da.

  • Euskaltegiak, akademiak, autoeskolak eta eskolak: eskolak presentzialak izan ahal izango dira, gehienez ere 25 pertsona bitarte, segurtasun distantziak mantenduta eta musukoa erabilita.

  • Elkarte gastronomikoak eta gazte lokalak itxita mantendu beharko dira.

  • Kultu ekipamenduak eta kultur jarduerak: museoetako bisitak gehienez ere 6 pertsonakoak izango dira, edukiera %50era mugatuko da, barnean gehienez ere 400 pertsona. Aire zabalean 600.

  • Kirol praktika eta kirol instalazioak:

    • Kirol instalazioen edukiera %50era mugatuko da. Taldean ematen diren eskolak, 6 lagunetara mugatuko dira, betiere, eskola ematen den espazioaren gehieneko edukiera kontuan izanda (gehienezko edukiera gainditu gabe 6ko taldeak egin daitezke).

    • Taldeko edozein kirol jarduera eten egiten da. Bakarka egin ahal izango da kirola. Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak eta jarduerak, betiere maskara erabilita.

    • Baimenduta daude lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionaleko taldeen entrenamenduak. Baita talde federatu edo eskolakoen kirol-entrenamenduak ere, 6ko taldetan.

    • Eten egiten da profesionala edo erdi profesionala ez den talde federatuen lehiaketa eta eskola kirola (2007. urtean eta hurrengoetan jaiotako ikasleek parte hartzea dutena)

    • Aire zabaleko jarduera fisikoa banaka edo taldeka egin ahal izango da, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez 6 pertsonako taldeetan.

  • Parkeak, plazak eta kirol eremuak irekita egongo dira, gehieneko edukiera errespetatuta. (4 metro koadro bakoitzeko pertsona 1)

Gauzak horrela, udalak gaur bertan berreskuratu du Kultur Etxeko eta Leidor aretoko ohiko jarduera eta aurreikusiak zeuden ekintza guztiak mantendu egingo dira: kultur etxeko ikastaroak, Jabetze Eskolako jarduerak, Topagunea, zinea...

Topagunearen kasuan, zerbitzua 6ko taldeetan banatuta emango da, egoerak eskatutako gainerako neurriak jarraituta. Kultur jarduerak ohiko moduan egin ahal izango dira betiere, edukiera %50era mugatuta eta prebentzio neurri guztiak jarraituta. Kultur Etxeko bilera gelak, gehienez ere 6 pertsonez osatutako taldeek erabili ahal izango dituzte eta entseguak egiteako aukera izango da, kontingentzia plana jarraituta, eta betiere 6ko taldeetan banatuta eta espazioaren edukiera (%50) gainditu gabe.

Asteburuan atzeratutako jarduerak (Udal Musika Bandaren kontzertua, Kukai taldearen emanaldia, zinea...) data berrietan gauzatu eta eskaini ahal izateko lanean ari da, dagoeneko, udala.


 

Covid19an positibo direnen hondakinen kudeaketa

Positibo kopuruen goradaka dela eta, berrogeialdian dauden pertsonen kopuruak izugarri egin du gora. Horregatik, gogorarazi nahi da Covid19 kasuetan hondakinak nola kudeatu behar diren.

Positiboa eman duten eta aislatuak dauden pertsonek sortutako HONDAKIN GUZTIAK (organikoa, ontziak, papera, maskarillak, eskularruak, etab.), sailkapenik gabe, poltsa itxi batean ERREFUSAREN kubo edo edukiontzietara bota behar dira.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA