Liburutegiko eraikina itxita osasun prebentzio arrazoiengatik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/01/15 | Koronabirusa
  • Bertako langileek modu telematikoan artatuko dituzte herritarrak datozen egunetan

Liburutegiko eraikina itxita egongo da gaur arratsaldetik aurrera, eta datozen egunetan. Eraikina garbitzen lan egiten duen pertsona batek positibo eman du, eta horren aurrean indarrean dituen prebentzio protokoloak martxan jarri ditu udalak. Lehen neurria liburutegiko eraikina ixtea izan da, prebentzio modura, erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna zaintzeko.

Hala, liburutegiko langileak modu telematikoan arituko dira lanean datozen egunetan, eta telefono edota posta bidez eskainiko zaie zerbitzua herritarrei. Horretarako, 943 69 74 62 telefonora deitu beharko da, edo liburutegia@tolosa.eus helbidera idatzi. Udalaren webgunetik liburutegiak online eskaintzen dituen zerbitzuak ere erabili ahalko dira: liburu elektronikoak maileguan hartu, edo eLiburutegia eta eFim atarietako eskaintzaz baliatu.

Egungo osasun larrialdia dela eta, udalak indartu egin ditu udal eraikinetako garbiketa lanak herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko. Hala, liburutegian garbiketa lan sakonak egingo dira eta denbora bat igarota berriz ere liburutegia zabaltzeko aukera dagoenean berreskuratuko da presentzialki zerbitzua, berme guztiekin.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA