Mugikortasun arauei buruzko zalantza nagusiei erantzunak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/28 | Koronabirusa
  • Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen arauen aurrean sortu diren zalantzei erantzunez, kontuan hartzeko hainbat irizpide zehaztu ditu Ertzaintzak

 

Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen mugikortasun arauen aurrean sortu diren zalantzak argitzeko asmoz, hainbat galderari erantzuna eman die Ertzaintzak:

 

  • Zilegi al da mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna aire zabaleko jarduerak egiteko?

    Bai, betiere udalerri mugakideen artean bada.

 

  • Baimenduta al dago erosketak egiteko azalera handi edo antzeko batera lekualdatzea?

    Elikagaiak edo baimendutako beste produktu batzuk erosteko joan-etorriak bizi diren udalerriko edo udalerri mugakideetako merkataritza-establezimenduetara egin beharko dira.

    Bizileku edo mugakide den herrian ematen ez diren zerbitzu edo horniduretarako, salbuespen gisa, bizileku den udalerritik hurbilago dagoen azalera handi edo antzeko batera lekualdatu ahal izango da.

 

  • Mugikortasunari dagokionez, zer da udalerri mugakidea?

    Bizilekuaren ondoko udalerria da, eta zuzenean sartzen da bertara, mugakideak ez diren beste udalerri batzuetatik gelditu gabe.

 

  • Onartzen al da adinekoen egoitzetara joatea?

    Bai, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, baldin eta zentroak berak baimendutako bisitak badira.

 

  • Joan al daiteke pertsona bat aireportura, geltokietara, etab. jasotzera?

    Bai, edozein senideri, bere bizilekura itzultzeko bakarrik.

 

  • Bisita al daitezke mendekotasuna duten senideak, desgaitasuna duten pertsonak edo bereziki ahulak diren pertsonak?

    Ez. Laguntza- eta zaintza-lanak egitera bakarrik joan ahal izango da etxera.

 

  • Baratzeetan lan egiteko lekualdatu al daiteke?

    Bai, bizi diren udalerriko eta udalerri mugakideetako baratzeetan.

 

  • Bisita daitezke hilerriak?

    Bai, bizi den udalerrian edo mugakideetan.

 

  • Egin al daitezke etxeetan eta kultur zentroetan, kirol eskoletan egiten diren jarduerak?

    Bai, bizi den udalerrian edo mugakideetan.

 

  • Ostalaritzako eta jatetxeetako lokalen barruan jarduerarik egon al daiteke ezarritako orduetatik kanpo?

Bai. Ostalariek establezimenduaren barruan lan egin ahal izango dute lokala prestatzeko, bai 23: 00etatik aurrera, bai 06: 00ak baino lehen. Ezin da etxez etxeko banaketa-zerbitzurik eman, ezta 23: 00etatik aurrera jaso ere.

 

  • Joan al naiteke entrenatzera bizi zaren udalerritik edo udalerri mugakidetik kanpo?
    Ez, salbu eta kirolari profesionalaren, erdi-profesionalaren, Basque Team-en edo goi-mailaren egiaztagiria badu. Lehiatzeko eta entrenatzeko aukera izango dute, taldeak mugatu eta mugikortasuna murriztu gabe.

 

  • Zer da kirolari erdi-profesionala?

Egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, baita dagokion Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan ere, guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira maila absolutu goreneko kirol autoktonoen lehiaketak.

 

  • Beste herri bateko kiroldegira joan naiteke kirol-jarduera bat egitera?

    Bai, herri mugakidea bada bakarrik.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA