Neurri berriak indarrean, bihartik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/12/23 | Koronabirusa
  • Udaletik neurriak zorrotz betetzeko deia egiten da egoerari aurre egiten eta eusten jarraitzeko, elkar zaintzeko eta guztion osasuna bermatzeko.

 

Gaur Osaun Sailak bihar 00:00etan indarrean sartuko diren neurri berriak jasotzen dituen dekretua argitaratu du.

Azken egunotan kutsatze tasa nabarmen murriztea lortu bada ere oraindik arduraz jokatzen jarraitzea ezinbestekoa da. Horregatik, hainbat neurri berri hartu dira, bereziki urte amaierari lotutako ospakizunei dagokienez, kutsatzeak ekidin eta egoerari eusten jarraitzeko.

Gauzak horrela, datozen egunetan, neurri guztiak zorrotz betetzeko eta errespetatzeko eskaera egiten da udaletik, guztion esku baitago neurriak jarraitzea egoerak okerrera egin ez dezan.

 

Elkar zaindu dezagun

Gabonetan familia eta gizarte harremanak zaintzea eta mugatzea garrantzitsu da eta distantziari eta musukoaren erabilerari buruzko gainerako prebentzio neurri guztiak errespetatzea ezinbestekoa, elkar zaindu dezagun.


 

Neurri berriak

1. MUGIKORTASUNA

  • Abenduaren 24ean eta 31n, gauean, zirkulazioa 00:30era mugatuko da, pertsonen bilkuretarako denbora eta mugikortasunerako ordutegiak ahalik eta gehien mugatzeko.

Gainerako egunetan, mugikortasun muga 22:00etatik goizeko 06:00etara mantenduko da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko konfinamendu perimetrala 2020ko abenduaren 23tik 26ra eta 2020ko abenduaren 30tik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean altxatuko da.

EAEtik kanpoko joan etorrietarako erantzunkizupeko adierazpena bete eta aurkeztu beharko da.


 

2. ORDUTEGIA

  • Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an, mota guztietako merkataritza, ostalaritza eta jatetxe establezimenduek 18:00etarako itxi beharko dute, farmazien, zerbitzuguneen eta gasolindegien kasuan izan ezik.

  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an, merkataritza eta ostalaritza establezimenduek ezingo dute 9:00ak baino lehen ireki.

  • Ostalaritza establezimenduen kasuan gogorarazten da:

- Kanpoan eta barruan mahaietan eserita kontsumitu beharko da, gehienez ere 6ko taldetan.

- Debekatuta dago barran, establezimendu barruan, terrazan eta inguruetan zutik kontsumitzea.

- Musukoa une oro erabili beharko da eta soilik elikagaiak edota edariak kontsumitzeko kendu ahal izango da.

- Terrazetan ez erretzea gomendatzen da, tabakoaren kea birusaren transmisio-eragilea delako, batez ere, musukorik eta distantziarik gabe pertsonak biltzen diren testuinguruetan.


 

3. PERTSONEN BILKURAK

  • Abenduren 24 eta 25ean, gehienez ere 10 pertsona elkartu ahal izango dira familia bilkuretan.

  • Abenduaren 31 eta urtarrilaren 1ean, familia bilkuretan gehienez ere 6 pertsona elkartu ahal izango dira.

Gainera, gomendatzen da, horiek bi bizikidetza-unitatekoak izatea, ospakizun guztietan berdinak izatea eta arreta eta zaintza berezia izatea egoera ahulenean dauden pertsonekin.


Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA