Oinarrizko elikagaien banaketa indartu egin da gehien behar duten herritarren artean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/18 | Koronabirusa
  • Elikagai bankuko erabiltzaileen artean lehen banaketa egin da eta orain hurrengoa prestatzen ari dira udala, Zutani eta Peñaskal Kooperatiba. Guztira 5000 kilo elikagai banatu dira eta 101 familiari eman zaie laguntza. 22 haurrentzako pardelak eta janari poteak ere banatu dira.

 

Covid-19aren ondorioz sortutako egoerak Tolosako hainbat herritarren eta familien egoera zaildu du, eta askoren kasuan zaila ari da izaten oinarrizko elikagaiak eskuratzea. Horregatik, Tolosako Udala, Zutani elkartearekin eta Peñaskal Kooperatibarekin batera, urtean zehar elikagaien bankuko erabiltzaileei eta familiei oinarrizko elikagaiak banatzen ari da. Hasierako erosketa eginda, banaketako bi txandak eginda daude, eta hurrengo banaketa egiteko prestatzen ari dira orain.

Janari Bankuaren bidez urtean zehar Tolosan egiten diren elikagaien banaketei modu intentsiboagoan ari zaio erantzuten orain, azken asteotako egoera berezi honetan sortu diren beharrei erantzuteko. Izan ere, konfinamenduaren ondorioz, etxean jaki gehiago kontsumitzen da eta etxe askotan diru sarrerak murrizteak familien egoera okertzea ekarri du; egoera horretan premia berriei erantzuteko hartu den neurrietako bat da elikagaien banaketa gehigarria egitea.

Guztira 5000 kilo elikagai banatu dira, eta 101 familiari eman zaio laguntza. Horrez gain, 22 haurtxorentzako pardelak eta janari poteak ere banatu dira.

Hala, hurrengo banaketara begira, eta banaketa errazteko eta elikagaiak modu koordinatuan banatzeko, janaria behar dutenek Gizarte Zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan 010 edota 943 65 44 66 telefonoetara deituz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA