Ordutegi mugarik gabe irten ahalko da kalera gaurtik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/25 | Koronabirusa
  • 70 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute kirola egiteko edo paseatzera irtetzeko 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.

  • Gehienez ere 15 laguneko taldetan bildu ahalko da, kalean, etxean, ostalaritza guneetan eta elkarteetan.

  • Alarma egoera ezarri zenetik indarrean dauden segurtasun eta prebentzio neurriak errespetatzen jarraitu behar da: eskuak garbitu, lan eremuak desinfektatu, gune itxietan eta distantzia mantendu ezin den guneetan maskarila erabili, eta etxekoak ez diren pertsonekin bi metroko distantzia mantendu.

 

Gaur sartu da indarrean trantsizio prozesuko 2. fasea, ekainaren 7ra arte. Bigarren fase honetarako Eusko Juarlaritzak hartu dituen neurrien artean dago ordutegi-tarteak ezabatzea, beraz, gaurtik aurrera ordutegi mugarik bage irten ahalko da kalera. Hori bai, 70 urtetik gorako pertsonek zein arrisku taldeetan daudenek lehentasuna izango dute erabilera publikoko eremuetan 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bitartean.

Etxeetan zein eremu pribatuetan elkartzeko aukera ere egongo da gaurtik aurrera. Gehienez, 15 laguneko taldetan bildu ahalko da, etxean, kalean, ostalaritza guneetan eta elkarteetan, beti ere osasun agintariek ezarritako babes pertsonalerako eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz. Turismo aktiboko zein naturako jarduerak, mendi-ibilaldiak eta antzekoak, esaterako, 20 pertsona arteko taldeetan egin ahalko dira.

Ostalaritza establezimenduei dagokionez, berriz, edukieraren %50ean ireki ahalko dira gehienez. Terrazetan ez ezik, establezimendu barruan ere kontsumitu ahalko da, baina bi kasuetan beti eserita eta indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuz.

Bigarren fase honetan ere indarrean jarraitzen dute alarma egoera ezarri zenetik jarraitu behar diren segurtasun eta prebentzio neurriak: eskuak maiz garbitu, lan eremuak desinfektatu, gune itxietan eta distantzia mantendu ezin den lekuetan maskarila erabili, eta etxekoak ez diren pertsonekin bi metroko distantzia mantendu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA