Ostalaritza, jatetxe eta elkarte gastronomikoak gehienez ere 1:30ak arte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/29 | Koronabirusa
  • Erkidego osokorako azken aginduaren arabera, ostalaritza, jatetxe eta elkarte gastronomikoek 1:30a baino lehen itxi beharko dute; 00:00etatik aurrera soilik terrazetan eserita kontsumitu ahal izango da; edukiera mugarik ez da izango baina mahai bakoitzeko gehienez ere 10 pertsona eseri ahal izango dira eta barran kontsumitu ahal izango da, 1,5 metroko distantzia mantenduta.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da eta gainerako higiene eta prebentzio neurriak errespetatu beharko dira, jende pilaketak ekidin eta birusaren transmisioa eragin dezaketen arrisku egoerak ekiditeko.

 

Tolosako egoera epidemiologikoaren bilakaera positiboa ikusita, indarrean zeuden aginduak indargabetu ditu Osasun Sailak eta beraz, gaurtik aurrera, erkidego osokorako hartutako neurriak aplikatuko dira baita Tolosan ere.

Neurri horiek, Euskadin azken hilabetean sortu diren fokuen azterketaren ondotik etorri dira, birusaren transmisioa mugatzeko helburuarekin.

Gauzak horrela, ostalaritza lokaletan, jatetxeetan eta elkarte gastronomikoetan ondorengo neurriak bete beharko dira:

  1. Edukiera mugarik ez da egongo, gehienez ere mahai edo mahai multzo bakoitzeko 10 pertsona.
  2. Barran kontsumitu ahal izango da, bezeroen eta bezero-taldeen artean 1,5 metroko tartea mantentzen bada.
  3. Lokal eta establezimenduak 01:30a baino lehen itxi beharko dira, eta ordu horretatik aurrera ezingo da bezerorik sartu ez eta ezer kontsumitu ere. Gehienez ere 30 min izango dituzte lokala garbitzeko.
  4. Gaueko 00:00etatik aurrera kanpoan soilik terrazetan eta eserita kontsumitu ahal izango da.
  5. Musukoa jateko edota edateko unean bakarrik kendu ahal izango da. 

Botilzaharra debekatuta dago eta itxita mantenduko dira gazte lokalak. Eta gaueko aisialdiko establezimenduek arestian aipatutako neurriak jarraitu beharko dituzte. Gainera, jarduerak edukieraren %60arekin gauzatu beharko dituzte, dantza-pistarik gabe eta mahaiak dagokien tokian jarrita. Ez da ordutegirik luzatzeko baimenik emango.

Prebentzio neurri orokorrak:

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da eta gainerako higiene eta prebentzio neurri guztiak jarraitu behar dira.

Herritarrek beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte gaixotasuna hedatzeko arriskuak ekiditeko.

Zuhurtziaz eta arduraz jokatzea ezinbestekoa da, baita jende pilaketak ekiditea, arriskuak saihesteko.

Sintomatologia duten pertsonek etxean geratu behar dute eta ahalik eta azkarren osasun zentroarekin harremanetan jarri.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA