PCR probak egiteko anbulatorioko gunea Alondegira lekualdatuko da, egunerokoan sortzen diren auto ilarak ekiditeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/20 | Koronabirusa
  • Gripearen txertoaren kanpainarako Emeterio Arreserekin egin bezala, Tolosako Udalak osasunera bideratutako beste gune publiko bat egokituko du, Tolosaldeko ESI-arekin elkarlanean, kasu honetan, Alondegia plazan, PRC forgak egitera autoz anbulatoriora gerturatzen direnekin sortzen diren ilarak ekiditeko.

 

Sintomak dituzten edota kasu positiboekin harreman zuzena izan duten herritarrei PCR frogak egiten dizkiete anbulatorioan. Asko autoz gerturatzen dira eta autoan bertan daudela egiten zaie froga eta horrek inguruetan ilarak eta auto pilaketak sortzen ditu. Arazoari irtenbidea emateko, Tolosako Udalaren laguntzarekin, Tolosaldeako ESI-ak PCR probak egiteko gune bat egokituko du Alondegiko plaza estalian datorren astetik aurrera.

Gunea kokatzeko materiala datorren astean jasoko da eta ondoren, ekingo zaio probak bertan egiteari, urri amaieran edota azaroaren hasieran.

Esan bezala, gune berri honen helburua da anbulatorioan sortzen diren pilaketak ekiditea. Eta hala, gripearen txerto kanpainarako Emeterio Arrese eraikinarekin egin den bezala, Tolosako Udalak herriko gune publikoak osasun alorrera bideratu ditu, kasu honetan, Alondegia plaza, PCR frogak egitera. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA