Salmenta amaitzeko 10 egunen faltan, Tolosako establezimenduak laguntzeko bonuen erdia baino gehiago saldu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/20 | Koronabirusa
  • Orain artean, ia 4.000 bonu saldu dira eta 1.700 herritar baino gehiagok erosi dute Suspertu Tolosa kanpainako bonuren bat, bat-bateko ia 150.000 euroko inpaktu ekonomikoa sortuz tokiko saltoki eta establezimenduetan

  • Maiatzaren 29a izango da bonuak eskuratzeko azken eguna eta horiek urtea amaitu bitarte erabili ahal izango dira

  • Bonuak agortzear dauden honetan, herritarrei aukera aprobetxatzeko deia egin zaie udaletik, erosten den bonu bakoitzeko diru laguntza jasotzen dutelako tolosarrek gerora tokiko saltoki eta zerbitzuetan gastatzeko diru gehiago izan dezaten

 

Bonuak eskuratzeko hamar egun baino ez dira falta, baina Suspertu Tolosa kanpainaren erantzuna paregabea izaten ari da. Tolosako komertzio eta zerbitzu establezimenduei babes ekonomikoa emateko 7.000 bonu baino gehiago jarri ziren salgai maiatzaren 9an, eta dagoeneko saldu da bonuen erdia baino gehiago.

 

Lehen olatua bereziki azpimarragarria izan zen: kanpainaren lehen bi egunetan 1.900 bonutik gora saldu ziren. Ondorengo astebetean, berriz, bikoiztu egin da zifra, eta egun 3.900dik gorakoa da saldutako bonuen kopurua.

Nabarmena da, halaber, parte-hartze datua: 1.700 herritar baino gehiagok erosi du bonuren bat. Eta erosketa horietako bakoitzari udalak egingo dien diru-ekarpenari esker, momentuz 150.000 euro inguruko bat-bateko inpaktu ekonomikoa sortu da, bertako saltokien inguruan.

Zentzu horretan, herritarren erantzuna eskertu nahi izan du udalak, beste behin ere: “Hasieran esan genuen, eta berriz diogu: aurreikuspenak gainditzen ari da kanpaina, herritarrek erakutsitako konpromisoari esker. Guztion ekarpena ezinbestekoa izango da Tolosa eta bere bizia suspertzeko, eta jasotako erantzunak horretan lagunduko du ziur”, adierazi du Nerea Letamendiak, Merkataritza, Azokak eta Turismoa saileko zinegotzi arduradunak.

 

Salmenta maiatzaren 29ra arte

Momentuz 34 saltokitako bonuak agortu dira, baina oraindik bada bonuren bat eskuragai beste 117 saltokitarako, nahiz eta horietako askotan agortzear dauden.


Salmentako azken eguna maiatzaren 29a –ostirala– izango da. Horretarako, suspertutolosa.eus webgunean sartu, erregistro datuak bete eta saltokia eta bonu mota aukeratu beharko dira. Bonuak erosi eta 24 ordu pasa ondorenetik aurrera izango dira erabilgarri, abenduaren 31ra arte. Gogoan izan, bonua erabiltzeko nahitaezkoa dela NANa eta bonua bera inprimatuta aurkeztea dagokion establezimenduan.

 

Bonuak eskuragarri dituzten saltokien zerrenda (2020/05/20)

Honako merkataritza eta zerbitzu establezimendu hauetan dago eskuragarri, oraindik, bonuren bat.

 

Argazkidendak

  • Arri Studioa

  • Iñaki Elola Photo Video Studio

  • Richard Argazkilariak

Bestelakoak

  • GKO Gallery

  • Goena

  • Key lan sarraildenda

  • Milar Electro Hogar

  • Perfumarte

  • Zumeta Elektrizitatea

Bitxitegia

  • CID Erlojudenda-bitxitegia

  • Elena San Martin

  • Imen bitxitegia

  • Iratzar erlojudenda

  • Kiara Plata

  • Ugarte bitxitegi tailerra

  • Xarma

Edertasuna - Osasuna

  • Bio Aroma

  • Eder Bio Estetika

  • Honekin estilistak

  • Marcos masajista

  • Naiira Estetika Zentroa

  • No+vello

  • Onditz Estetika Zentroa

Elikadura - Janari-dendak

  • Bizziz

  • Larrea

  • Larrea (Zerkausia)

  • Mujika

Emakume moda

  • Amelie Boutique

  • Anitz

  • Aranguren Emakumea

  • Arkupe moda

  • BáB

  • Berezi Neurri Bereziak

  • Boutique MG

  • F&J

  • Imanna

  • Jantzi Zure Arima

Estankoak - Loteriak

  • Tolosako 1. Loteria Administrazioa - Babarrun Magikoa

Etxea - Altzariak

  • Elola Altzariak

  • Mikel Altzariak

  • Muñazabal Altzariak

  • Oyarzabal Decoración

Etxea - Dekorazioa

  • Aparicio Tapizeria

  • Aralart dekorazioa

  • Arteka

  • Ondoloin

  • Tuduri Markaketak

Fisioterapia

  • Berazubi Fisioterapia Zentrua

  • Era Fisioterapia eta Kirola

Gizon eta emakume moda

  • Bakartxo Arbizu

  • Corner

  • Garazi

  • Imagen

  • Leder

  • Minüte

  • NZB

  • Peage

  • Tantai

  • Yoli

Gizonezko moda

  • Aranguren gizon

  • Mujika

Haurrak

  • Algara Haur Arropa Denda

  • Einde

  • Esnal

  • Kanikak

  • Pottoko

Ileapaindegiak

  • Area dos mil

  • Cluny ileapaindegia

  • Elena Ileapaindegia

  • Irudi Ileapaindegia

  • Joseba Ileapaindegia

  • Maburu ileapaindegia

  • Mikel Izagirre ileapaindegia

  • Nagore ileapaindegia

Jostailuak

  • Amiano Jostailudenda

  • Minimaliak

Konponketak - Tintategia

  • Aguro

  • Maritxu Arropa Konponketak

Lentzeria - Mertzeria

  • Arretxe Mertzeria

  • Karmele Mertzeria

  • Karmele Mertzeria Tailerra

  • Lardies (Rondilla)

  • Mugar Moda Intimoa (Rondilla)

  • Mugar Moda Intimoa (Nafarroa etorb.)

  • Ortzadar Lentzeria

  • Pirriki lentzeria

  • ROSS Lentzeria

Lore dendak

  • Arregi Floristas

  • Kaiz lore tailerra

Oinetakoak

  • Arana oinetakoak

  • Gabirondo oinetakoak

  • Lizarribar oinetakoak

  • Oiarbide oinetakoak

  • Oiarbide oinetakoak (Laskorain)

  • Rainbow

Optikak

  • Multiopticas

  • Opticalia Bronte

  • Optika Argizti (Trianguloa)

  • Optika Argizti (Gernikako Arbola)

Osagaiak

  • Le Petit Caprice

  • Bolsos Zunzu

  • Lardies (San Francisco)

  • Zurutuza Osagaiak

Papera

  • Kopibat

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA