-
Zerkausian beren postua jarri ohi duten ekoizleak bertan kokatuko dira, eta Berdura Plazako eta Euskal Herria Plazakoak aldiz, Beotibar Frontoian.
-
Guztira, 26 postu izango dira, 16 Zerkausian eta 10 Beotibarren. Berrikuntza modura, landareak erosteko aukera izango da frontoian.
-
Larunbateroko ezohiko azokaz gain, martxan jarraitzen du “Azoka Zure Etxera” ekimenak, astean zehar ere ekoizleen produktuak erosi eta etxean jasotzeko aukera izateko.
Ezohiko moduan eta egoerak eskatutako prebentzio eta segurtasun neurri guztiekin, larunbatean Tolosako Azokako ekoizleek postuak jartzeko aukera izan zuten. Bada, eragile guztien iritziak jaso, segurtasun- eta osasun-neurriak berraztertu eta balorazioa egin ostean, hobetze aldera berrantolaketa bat egingo da, larunbat honetatik aurrera.
Gauzak horrela, normalean izan ohi diren hiru salmenta guneen arabera egingo da postuen banaketa. Hau da, larunbatero Zerkausian egoten diren ekoizleak leku berean mantenduko dira; eta Beotibarren kokatuko dira Berdura Plaza eta Euskal Herria Plazako azokagileak.
Salmenta-gune bakoitzean segurtasun tarteak mantendu behar direnez, 16 mahai jarriko dira Zerkausian; eta 10 Beotibarren. Hortaz,ekoizle guztiei parte hartzeko aukera ematearren, errotazio sistema bat abiatuko da. Astez aste txandatuz joango dira, eta zerrenda eguneratua astean zehar emango da ezagutzera.
Aipatu, larunbat honetatik aurrera, landareak ere eskuragai izango direla Beotibar Pilotalekuan, Iguategi eta Montes mintegien eskutik.
Normaltasunera itzuli artean, ezohiko antolaketa mantenduko du Tolosako Azokak baina segurtasun eta prebentzio neurriak ere. Gauzak horrela, larunbat honetan ere, joan den asteko segurtasun- eta osasun-neurriak mantenduko dira: banakako erosketa, distantziak, eskularru eta norbere babeserako maskaren erabilera...
Etxez etxeko banaketa zerbitzua ere bai
Azokako produktuak etxez etxe banatzeko zerbitzuak martxan jarraitzen du eta mantendu egingo da. Horrela, herritarrei astean zehar elikagai freskoak eskuratzeko aukera eman, eta azokan egon ezin izan dutenei euren produktuak eskaintzeko bidea bermatu nahi zaie.
Larunbatero-larunbatero, banaketa zerbitzua eskaintzen duten ekoizleen zerrenda eguneratua argitaratuko da, udaleko eta Tolosako Azokako sare sozialetan.
Ahal den neurrian, etxez etxeko banaketa hobesteko dei egiten du udalak, kalera ateratzea ahal bezain beste ekiditeko.
Ezohiko azokako postuen zerrenda eta kokalekua
_Zerkausia
0. Asier Mendizabal Agirretxe
Ardi esnea
1. Itziar Etxeberria Arizmendi
Babarrunak, esnekiak, intxaurrak, urrak, irasagarra
2. Maria Angeles Estanga
Arrautzak, esnekiak
3. Olatz Aranguren Lasa
Barazkiak, arrautzak, esnekiak, fruitu lehorrak
4. Aldabazahar eta Nestor Errasti
Barazkiak, esnekiak, ogiak, gozoak
5. Iñaki Garcia Grijalbo ‘Barazki Bizidunak’
Barazkiak, arrautzak
6. Jose Antonio Aizpuru Izuzkiza
Frutak, arrautzak
7. Gregorio Balerdi Berasategi
Barazkiak, arrautzak, ogia, frutak, esnekiak, gozoak
8. Mª Teresa Jauregi Lertxundi
Barazkiak, arrautzak, fruta
9. Jose Antonio Labaka (Basabe)
Barazkiak, sagarrak
10. Mª Arantzazu Jauregi Iruarriz
Barazkiak
11. Inaxio Gorosabel Urkia
Ogia, gozoak
12. Josefa Iraola Bengoetxea
Barazkiak, perretxiko eta onddoak, arrautzak, frutak
13. Kutixak
Esnekiak
14. Edurne Arsuaga Iraola
Barazkiak
15. Larte Gaztak
Babarruna, esnekiak, sagar dultzea, pipar mermelada
16. Zuhaitz Ibañez ‘Aritzeta Barazkiak’
Barazkiak
_ Frontoia
17. Patxi Izagirre Caminos ‘Montes’
Barazkiak, landareak
18. Tofilo Gómez González
Gozoak
19. Luis Rodríguez Feloaga
Olibak, fruitu lehorrak, gozokiak
20. Roberto Ejea Calabor
Hestebeteak
21. Maria Mendizabal Ortega
Olibak, fruitu lehorrak, gozokiak
22. Constantino Rueda Valhondo y Otros C.B.
Fruta
23. Jose Angel Matias Fuerte
Fruta
24. Iratifrut
Fruta
25. Jose Ignacio Rueda Gonzalez
Fruta
26. Jose Cecilio Insausti Iturrioz ‘Iguategi’
Barazkiak, landareak