Tolosaldeak igandean jokatuko duen Emakumeen Kontxako Banderako lehen estropada etxetik ikusteko eskatzen da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/03 | Koronabirusa
  • Atzo sailkatu zen Tolosaldea Kontxako Bandera jokatzeko, abuztuan Emakume Traineru Elkartearen ETE liga irabazi ostean. Igandean da lehen kanporaketa;“ateak itxita” egingo da, eta, segurtasunagatik, etxean ikusteko deia egin du Donostiako Udalak.
  • Tolosako Udalak taldea zoriondu nahi du egindako denboraldi bikainagatik eta herritarrei Donostiara ez joatea eta trainerua etxetik animatzea eskatzen die, guztion osasunagatik.

 

Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu da Tolosaldea, atzoko sailkatze estropadan bigarren postua lortu ostean. Beste emakumezko 8 klubekin lehiatuko da trainerua irailaren 6an eta 13an jokatuko diren azken bi estropadetan.

Abuztuan ETE liga irabazi du taldeak, hamabitik bederatzi estropada irabazita eta orain Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu da. Tolosako Udalak TAK klubeko Tolosaldea traineruari zorionik beroenak helarazi nahi dizkio egindako denboraldiagatik.

Dena den, udalak gogorarazi nahi du lehiaketa aurten etxetik ikusi beharko dela, segurtasuna bermatzeko, eta herritarrei trainerua etxetik animatzea eskatzen die.

Atzo egin bezala, datozen bi igandeetan ere estropadak “ateak itxita” egingo direla adierazi du Donostiako Udalak, eta hirira ez hurbiltzea eskatu du, “guztion osasunaren mesedetan”.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA