Tolosan zein inguruetan egiteko oinezkoentzako eta mendizaleentzako ibilbideak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/25 | Koronabirusa
  • Distantzia, zailtasun eta denbora ezberdinetako hainbat ibilbide zehaztu eta jaso ditu eskuorri batean udalak.

  • Guztira, Ingurumen sailak 18 proposamen egin ditu, herrigunean zein herriko hainbat landa auzotara zein mendi kaskotara oinez joateko.

 

Itxialdi egoera leuntzen doan fasekako prozesu honetarako, Tolosako Udaleko Ingurumen sailak hainbat ibilbide proposatu ditu herrian zein inguruetan egin ahal izateko. Distantzia, zailtasun eta denbora ezberdinetako ibilbideak dira, herrigunean bertan egiteko zein inguruko landa eredmu eta mendietara joateko.

Herrigunean barrena zein inguruko auzoetara oinez joateko hamar ibilbide zehaztu ditu Ingurumen sailak. Hiru kilometro eta erdiko ibilbidetik hasi eta zortzi kilometro inguru artekoak. Desnibela eta distantzia kontuan hartuta, ibilbide bakoitzaren zailtasuna ere zehaztu dute.

Herrigunetik irten eta mendian ibiltzea atsegin dutenentzat ere zehaztu dituzte beste hainbat mendi ibilaldi. Uzturre mendiara joateaz gain, Tolosan dauden beste hainbat tontor edo gune ere aukeran dituzte mendizaleek. Hala, Ingurumen sailak, mendizaleei zuzendutako zortzi ibilbide alternatibo ere osatu ditu. Kasu honetan, ibilbide bakoitzaren luzera eta desnibela ere zehaztu du.

Ingurumen sailak proposatutako 18 ibilbide horiez gain, ere badira distantzia, zailtasun eta denbora ezberdinetan egin ahal izateko ibilbide luzeagoak. Mendiko ibilbideak dira, distantzian luzeagoak eta egiteko denbora gehiago eskatzen dutenak.

 

 

Gogoratu, herrigunean egiteko ibilbideetan zein mendira egindako irteeretan derrigorrezkoa dela pertsonen artean bi metroko distantzia mantentzea. Mendira taldean joan nahi izatekotan, ezingo da 20 lagun baino gehiago elkarrekin joan. Paseatzetik edo kirola egitetik etxera itzulitakoan eskuak ondo garbitzea ere gomendatzen da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA