Trebakuntza hitzaldiak eskainiko ditu online KZguneak, gaur hasi eta maiatza guztian zehar

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/05 | Koronabirusa
  • Zortzi hitzaldi izango dira guztira, Youtube plataformaren bidez emango dira, euskaraz zein gaztelaniaz eta ordutegi ezberdinetan. Parte hatzeko nahikoa izango da Youtubeko kanalean sartzea.

 

Alarma egoera honetan, Internetaren erabilerak izugarrizko goradaka izan du, erosketak egiteko, lanerako edota etxekoekin zein lagunekin harremantzeko. Gauzak horrela, KZguneak zuzeneko hitzaldiak egingo ditu maiatzean zehar, gaur hasita, hainbat gaiei buruzko trebakuntzatan sakontzeko. Hitzaldiak KZguneak Youtuben duen kanalean eskainiko ditu, astean bi egunetan, goizez zein arratsaldez eta euskaraz eta gaztelaniaz.

Gai teknologikoei buruzkoak izango dira hitzaldiak, eta horietan parte hartzeko Youtubeko kanalean sartzea besterik ez da beharko. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea.

Honakoa da hitzaldien zerrenda, bakoitza emango den egunarekin eta ordutegiarekin:

Gogoratu, KZguneak oraindik martxan duela zalantza teknologikoak argitzeko urrutiko laguntza zerbitzua. Laguntza behar dutenek 943 023 681 telefonora deitu dezakete edo tutor.tolosa@kzgunea.net helbidera mezu bat bidali.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA