Udala ohiko jarduera berreskuratzen ari da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/30 | Koronabirusa
  • Dagoeneko lan bilerak eta zuzendaritza taldeko bilerak martxan jarri dira, hileroko batzordeak eta Osoko Bilkurak, modu telematikoan, gauzatuko dira.

  • Etenaren ondotik, kontratazio prozedimenduak ere martxan jartzeko lanean ari da udala eta langileen itzulerarako Prebentzio Plana garatzen, herritarrak segurtasun eta prebentzio neurri guztiekin artatzeko.

 

Covid19ak udalaren funtzionamenduak ere izan du bere eragina. Langileen gehiengoa, oraindik ere, etxetik ari da lanean, Prebentzio Mahaia momentuz bertan behera utzi da, dagoeneko ohiko jarduera osoa berreskuratzen ari delako udala.

Alarma egoera ezarri zenetik, udalak bere baliabide eta indarrak krisiari aurre egitera eta herritarren beharrei erantzutera bideratu ditu, oinarrizko zerbitzu gisa ezarriz Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Herritarren Arreta Zerbitzua, une oro, herritarrak modurik egokienean artatuak egon daitezen.

Asteak aurrera egin ahala, udala poliki poliki normaltasunera itzultzeko urratsak egiten ari da, egoerak eragindako lehentasunak eta momentuko beharrak albo batera utzi gabe, eta horiei erantzunez noski.

Gauzak horrela, martxoko etenaldiaren ondoren, apirilaren 17an, era telematikoan egin zen Ezohiko Osoko Bilkura. Dagoeneko, astearteroko hiru arloetako lan bilerak ere abiarazi dira, zuzendaritza taldeak astelehenero biltzeari ekin dio eta batzordeak eta Osoko Bilkurak ere brreskuratuko ditu udalak. Beraz, hil honetan Batzordeak eta Osoko Bilkura ospatuko dira, momentuz, telematikoki, prebentzio neurri modura, parte hartzaile guztien segurtasun eta osasuna bermatze eta zaintze aldera.

 

Kontratazio prozedimenduak berriz ere martxan jartzeko lanean:

Halaber, kontratatazio prozedimenduak berriz ere martxan jartzeko lanean ari da udala, aurreikusitako lan eta proiektuak gauzatu, eta hala dagokionean, esleipenak abiarazi ahal izateko.

 

Telelana egitetik, ohiko jardueretara

Eguneroko jarduna berreskuratu ahal izateko, udal eraikinetan hartu beharreko prebentzio neurrien txostena ere ladu du udalak. Sailez-saileko azterketa bat egin da, bakoitzean zein prebentzio neurri hartu behar diren zehaztuz, langileak lanera itzultzen direnerako herritarrak prebentzio neurri guztiekin artatzeko eta lan esparruan ere langileen segurtasuna bermatzeko.

Gauzak horrela, lehen bi hilabetetan telelana lehenetsiko den arren, posible den kasu guztietan langileen itzulera sustatuko da arian-arian ohiko jarduera berreskuratzen jarraitzeko. Higiene neurriez gain, langileen arteko segurtasun tarteak mantenduko dira, beharrezkoa den kasuetan sailak berrantolatuz eta udaletxeko eraikinetako sarreretan eskuak garbitzeko sistemak ezarriz. Maskarilen erabilera ere sustatuko da eta herritarrei arreta egin zaien guneetan, bereziki, Herritarren Arreta Bulegoaren kasuan, norbere babesa bermatzeko neurri bereziak ere hartuko dira (manparak edota pantailak ezarriz, edukiera kontrolatuz...)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA