Udalak herriko zein eremutan erabiltzen diren produktu desinfektanteak jakinarazi du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/19 | Koronabirusa
  • Erabiltzen diren produktuak etxeko animalientzat kaltegarriak ez diren arren, udaletik zein eremu desinfektatzen diren jakinarazi dute jabeek kontu gehiago izan dezaten aipatu eremuetan animalien zaintzarako.
  • Besteak beste, anbulatorio ingurua, supermerkatuak dauden guneak eta edukiontzi inguruak garbitzen dira desinfektatzaileekin; gainerako herri guztia jaboi-urez garbitzen da egunero.
  • Halaber udalak, izurriteen aurkako kanpainari ere ekin dio eta itxita dauden eraikinen ikuskapena egiten ari da garbiketa lanak sakontzeko.

 

Jakina denez, osasun alarma egoera ezarri zenetik, indartu egin da kale garbiketa zerbitzua Tolosan, herritarren segurtasuna bermatzeko. Lan horietara bideratutako langile kopurua handitzeaz gain, eta Osasun Ministeriotik ezarritako irizpideak jarraituz, herri guztia jaboi-urez garbitzen da egunero; gune kritikotzat hartzen diren inguruak, berriz, jaboi-urez garbitzeaz gain, desinfektatu ere egiten dira: anbulatorio ingurua, supermerkatu inguruak (Araba Etorbidea, Nafarroa Etorbidea, Batxiler Zaldibia, Lapurdi plaza, eta Larramendi), okindegiak eta gozotegiak dauden eremuak, eta autobus geltokiak, besteak beste.

Udaletik, etxeko animalien jabeen lasaitasunerako, zehazki zein eremu desinfektatzen diren jakinarazi dute, erabilitako produktuak kutsakorrak eta kaltegarriak ez diren arren, animalien jabeek kontu gehiago izan dezaten aipatu eremuetan. Edonola ere, udaletik azpimarratu dute erabiltzen diren produktuek ez dutela inolako kalterik eragiten ez pertsonengan ez etxeko animaliengan ere.

Kale garbiketa areagotzeaz gain, itxita dauden eraikinen ikuskapena egiten ari da udala, haien egoera aztertu eta garbiketa lanak sakontzeko.

Izurriteen aurkako kanpaina

Larrialdi egoera izendatu eta konfinamendua hasi zenetik, herriko hainbat gunetan hainbat animaliaren plagak agertu dira. Udalak egoeraren diagnostiko bat egin du, eta dagoeneko hasi da izurriteen aurkako kanpainak egiten.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA