Udalak prebentzio eta segurtasun neurriak areagotu ditu arrisku egoerak ekiditeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/09 | Koronabirusa
  • Musukoaren erabilera kalean derrigorrezkoa dela gogorarazi du udalak 1,5m-ko distantzia mantentzea ezinezkoa denean, baina une oro erabiltzea gomendatzen da.
  • Zaintza eta kontrol lanak areagotu egingo dira ezarritako neurriak errespetatu daitezen eta edukierak ere kontrolatuko dira. Neurriak betetzen ez badira isunak jarriko dira.

 

Gaur goizean, Olatz Peon Ormazabal alkatea, Nekane Murga Osasun Sailburuarekin eta goierriko eskualdeko beste zenbait alkaterekin bilduta izan da, Ordiziako kasuaren harira, egoeraren jarraipena egiteko eta hartu beharreko neurriak zehazteko.

Alkateak eskerrak eman ditu sailburuak azaldutako gertutasunagatik eta datuak eta informazioa aurrez-aurre eta gardentasun osoz emateagatik. “Ordiziako kasuaren aurrean Osakidetzaren erantzuna oso azkarra izan da, protokoloak zehaztuta daude eta horiei esker oso denbora gutxian froga asko egin dira eta kasu positiboen hedapena mugatu ahal izan da eta erabat kontrolpean daude atzemandako kasu positibo guztiak” gaineratu du.

“Tolosan momentu honetan 3 kasu positibo ditugu, eta horiek etxean egon behar dute” azaldu du alkateak. “Ordiziako kasuak, agerian utzi du, oraindik ere arduraz jokatzen jarraitu behar dugula eta birusak gure artean jarraitzen duela horregatik udaletik neurriak eta kontrola areagotu egingo ditugu” baieztatu du.

Gauzak horrela, tolosarren segurtasuna bermatzen jarraitzeko, zaintza eta kontrol lanak areagotuko dira kalean zein establezimenduetan herritarrek neurriak errespetatzen dituztela ziurtatzeko. Musukoaren erabilera eta edukierak kontrolatuko dira eta ezarrita dauden neurriak errespetatzen ez badira isunak jarriko dira.

Udaletik gogorarazi da 1,5m-ko distantzia mantendu ezin denean derrigorrezkoa dela musukoa erabiltzea. Dena den une oro erabiltzeko deia egiten zaie tolosarrei babes neurri modura.

“Egoeraren jarraipen estua egingo dugu eta datozen egunetan neurri gehiago hartu behar baditugu, hartuko ditugu, bereziki, gaueko aisialdirari lotuta ordutegia mugatuz, baina mugak ezarri ordez, elkarlanaren bideari heldu nahi diogu, erantzukidetasunari, guztion ardura delako birusaren hedapena mugatu eta neurriak errespetatzea” adierazi du alkateak.

Zaindu zure burua, zaindu ingurukoak. Arduraz jokatu.

Birusa hedatu ez dadin arduraz eta zuhurtziaz jokatzen jarraitzea ezinbestekoa dela nabarmendu du alkateak, “modu arduratsuan eta elkartasunez jokatu behar dugu, jende pilaketak ekidin behar ditugu eta gure burua zein gainerakoak arriskuak jarriko dituzten egoerak ekidin Covid19a ez delako desagertu”.

“Elkar-zaindu behar gudu, pandemia honen aurrean, erantzunkidetasun indibidual zein kolektiboa dugulako; neurriak errespetatzea norberaren esku dago eta orain ezin gara lasaitu birusak gure artean jarraitzen duelako eta bizi izandako une ilunetara itzuli nahi ez badugu babes neurri guzti guztiak jarraitu behar ditugulako, gugatik eta guztiongatik”.

 

 

 

 

 

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA