‘Amiano’ eta ‘Mugi Mugi Toloxa’ Inauterietako karrozen eta konpartsen lehiaketako irabazle

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/13 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Martxoaren 16an amaituko da karrozek eta konpartsek dirulaguntza eskaera egiteko epea.
     

2026ko inauterietako karrozen eta konpartsen ikuskizunak aztertu eta gero, lehiaketako saridunen zerrendaren berri eman du gaur Udalak. Karrozen kasuan, hiru onenak izendatu dira, eta datorren urtera begira lekua hautatatzeko aukera izango dute.

Karrozak

  1. Amiano: Tolosako denda historiko batean oinarrituta, irudimenez jositako ikuskizuna eskaini dute, jostailu zahar eta berriekin. Erakustsi dute parodia bat omenaldi ederrena izan daitekeela. 

  2. Topic: Louvreko lapurreta irudimen askorekin Tolosara ekarri dute, eta hain tolosarrak diren txotxongiloak mozorroetan integratu dituzte Gaurkotasun osoa duen gai baten interpretazioa egitea erabat bat dator inauterien nortasunarekin. 

  3. ETB: Mozorro oso anitzak erakusteko (pilotariak, ikusleak, harri-jasotzaileak, sorginak, sukaldariak...) modu originala erabili dute. ETBren programazioa baliatuta, nostalgia modu dibertigarrian baliatu dute.

Konpartsak

  • Mugi-Mugi Toloxa. Mugi Tolosa egitasmoa parodiatu du konpartsa honek. Hainbat belaunalditako parte hartzaileak izan dituzte eta, umorea erabilita, kirola egiten jarri dituzte herritarrak.

    .

Dirulaguntza eskatzeko azken egunak

Bestalde, martxoaren 16an amaituko da 2026an karroza edo konpartsa gisa izena eman zuten taldeek dirulaguntzaren eskaera egiteko epea. Erregistro elektroniko bidez egin daiteke eskaera, baita aurrez aurre Udaten ere. Deialdia eta oinarriak, dokumentu honetan daude.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA